Síguenos en redes sociales:

"Eguzki loreei beldurra diet, horregatik jartzen dituzte etxeko ateetan"

'Sorgina Pirulina erratza gainean'. Seguru gaude abesti hau ezagutzen duzuela; baina orain arte inork ezin izan du sorgina gaizto eta zikin honi elkarrizketa bat egin. Oso gauza arraroak kontatu dizkigu, irakurri bestela

"Eguzki loreei beldurra diet, horregatik jartzen dituzte etxeko ateetan"Erentzun Ikastola

Sorginarekin egon eta gero igel bihurtu dira eta Vianako aintziran bizi dira orain.

1. Zergatik zara gaiztoa?

Nire ama sorgina da eta aita aztia, eta behartu ninduten ni ere sorgina izatera. Galdetu zidaten ea zer izan nahi nuen ona ala gaiztoa eta nire ustez gaiztoa izatea dibertigarriagoa da.

2. Umeak gustatzen al zaizkizu?

Mmmmm! Bai, baina afaltzeko kar, kar, kar!!!

3. Zergatik daukazu ipurdia zikina?

Orain dela 150 urte ez dudalako ipurdia garbitzen. Zuek egunero garbitzen al duzue ala?

4. Umeek esaten dute tentela zarela, zuk hori uste al duzu?

Niri berdin zait umeek esaten dutena, nitaz ezaten dutena, nik badakit tentela ez naizela.

5. Zenbat lagun dituzu? Nola dei-tzen dira?

Lagun asko ditut: Momia, Drakula, Sorgin Aspertua, Bargotako Aztia, zombiak... eta munstrorik beldugarrienak nire lagunak dira ere: irakasleak!

6. Mutil laguna daukazu?

Ez, ez nau inork maite, oso itsusia naizelako. Zer egingo diot, sorgin bat naiz!

7. Norekin bizi zara?

Nire katu beltzarekin bizi naiz nire etxean. Lehen katua txuria zen baina nahi gabe lapikoan sartu nuen eta erre egin zen.

8. Zerbaiti beldurra diozu, zeri?

Bai beldur izugarruia diet txikleei, nire botetan itsasten delako eta ezin dut nire erratzan ibili. Bestalde eguzki loreei beldurra diet, horregatik jartzen dituzte etxeko ateetan.

9. Ospetsua egin zara, zer irudi-tzen zaizu zure abestia?

Nire abestia ez zait batere gusta-tzen, gustatuko litzaidake abestia pixka bat aldatzea. Bukaeran nire bertsioa duzue.

10. Zertaz mozorratzen zara Halloweenen?

Ez du beharrezko mozorrotzea, sorgin bat naizelako. Berdin ateratzen naiz, jantzia aldatu gabe. Hori bai, nire katutxo larrosaz margotzen dut.

Hau izan da Sorgina Pirulinari egin diogun elkarrizketa. Eskerrik asko Sorgina Pirulinari elkarrizketa egiten uzteagatik. Bukatzeko Sorgina Pirulinaren kantako jatorrizko bertsioa duzue.

Sorgina Pirulina limusina batean

ipurdia garbia kulero zikinak.

Sorgina, sorgina

kulero zikinak

Azkarra zara zu!

Baietz harrapatu!