Síguenos en redes sociales:

'ETB2'ko 'Konkistadorea' saioko Maider Otegi auriztarra gaur hizlari

Maider Otegi Iriarte Auritzen sortua da, 24 urte ditu, kimika ikasten ari da eta El conquistador del fin del mundo saio arrakastatsuko finalistetako bat izan da, bai eta aurtengo edizioko protagonistetako bat ere. Maider programari buruz mintzatuko da gaur, asteazkena, Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean (Ansoleaga, 9-11, behea), 20:00etatik aurrera, eta, era berean, hango giroaz, Patagoniako bazterrez, lehiakideen arteko harremanez, eguneroko bizimoduaz, probez, kamera aurrean agertzez denaz eta kamaren atzean gertatzen denaz arituko da. Jendeak, gainera, galderak egiteko aukera izanen du. Hitzaldia jende guztiarentzako irekia izanen da.