FIE, ingeleseko barnetegia ikastolan
lehen hezkuntzako ikasleek 'the apprentice witch' sorgin edo azti izateko ingelesezko ikastaroan parte hartu dute bi astez
hirugarren urtez an-tolatu du aurten ere San Fermin ikastolak FIE (Fortnight Inmerssion to Explorers) programa, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleekin. Udako oporretatik bueltan, hizkuntzak erabili ezean, zenbait arlo ahaztuak dituztela kontutan hartuta, bi astez, ingeleseko erabateko murgiltze programa berezia burutu zuten ikasturte hasieran.
Eleanitz Ikastolen proiektuak bultzatzen duen proposamena da FIE eta aurten 100 ikaslek parte hartu dute bertan. Horretarako, ingelesean "irakasle" natiboak baliatzen ditu ikastolak eta, hauek lortzeko, hurbileko harremanetara jo du beti. Izan ere, bai gurasoen artean eta baita hauen inguruko lagunen artean ere, ingelesa ama hizkuntza duten zenbait guraso daude eta, horri esker, zazpi irakasle izan dira aurten egitasmo honetan aritu direnak, besteak beste, Erresuma Batua, Ipar Amerika, Hawaii, Irlanda, Eskozia, Jamaika eta Ghanako jatorrikoak.
Metodologiari dagokionez, irakasle natibo hauek formakuntza egin zuten ikastolako ingeleseko arduradunekin batera iraila hasieran, bai ekintza eta jarduerak planifikatzeko eta bai sor daitezkeen bestelako arazoen aurrean, tresna baliagarriak izateko. Aurten gainera, ikasleek izan beharko lituzketen lanerako jarrerak eta jokabideak bereziki landu dituzte eta honek guztiak ere emaitza oso positiboak ekarri dituela ziurtatu dute.
Sorgin nahiz aztigaiak izateko ikastaroa Ekimenean parte hartu duten lehen hezkuntzako ikasle hauek gainera, hain zuzen maila honetan hasten dira ingeleseko ikasgaian proiektuka lanean, Eleanitz egitasmoak definitzen duen bezala, eta, horretarako, FIEk gai zehatza proposatzen die: The apprentice witch, hau da, sorgin edo aztigaiak izateko ikastaro trinkoa. Bi astez, eta ikastolako ordu guztietan, proiektu hori egiten jardun dute, ingelesa hutsez noski, eta, bukatzeko, denon aurreko aurkezpena egin behar izan dute, ahozkotasuna landuz batez ere.
Antolatzaileen arabera, emaitzak guztiz positiboak izan dira orain arte. Izan ere, ikasketa eta ikerketa ezberdinek erakutsi duten bezala, hizkuntza bat modu eraginkorrean ikasteko ezinbestekoa da harekin aurrez aurre modu intentsibo batean jartzea. Gainera, programa honi esker, horrelako ikastaro trinkoetan edo bestelako murgiltze egitasmo edo "barnetegietan" parte hartzeko paradarik ez duten ikasleei aukera bat eskaintzen zaie, bosgarren maila osorako jarduera baita.
Irakasle natiboekin lortzen den interaktibitea bestalde, erabatekoa da, batez ere ahozko ulermen eta adierazpenari dagokionean. Halaber, ikasleek aurten lortutako hizkuntza maila altuagoa izan dela diote Greg, Rose Mary, Eva, Danny, Angela, Tracy eta Michellek eta esperientzia honetan honezkero hirugarren urtea bete dutela kontuan hartuta, iritzi interesgarritzat jo dute arduradunek. Gurasoak ere pozik azaldu dira eta horrek aurrera egiteko baldintzak sortzen ditu.
Más en Sociedad
-
Navarra inicia acciones de protección ante la expansión de plantas exóticas invasoras
-
Suspendido el juicio por violencia de género contra el autor del crimen de Valladolid
-
El HUN reduce al 1,3% las lesiones nerviosas en intervenciones de tiroides
-
¿Buscas trabajo público? Navarra convoca 585 plazas de administrativo con oposición