Abenduaren 24ko arratsaldea itzaliz doa abiada bizian. Olentzero hurbiltzen ari da, pago eta gaztainondo artean hazia, bere mendietatik bera dator intxaur, gaztaina eta beheko-su eta tximiniak pizteko ikatz begetalez betetako zaku betea. Goazen ongi etorria ematera!

Izaera ezberdinekin eta izendatze bakarrarekin sortua: babesle eta justiziazalea, tripazain eta moxkorra. Lur hauetako pertsonaia berezia da, mahai onaren lagun, jator eta langilea. Adore eta sendotasunaz harro dagoen ikazkin zaildua da. Beti haratuzteko sardinak alde batera utzi eta Urdiainen dioten moduko askaria hartzeko prest: "Kaponak ere bai eta oilaskotxuekin", aseezina da eta hamar txerrikumek ez dute nazka-tzen eta ardo zato bat ez da ezer ere beretzat?

Gure Lizarra/Estella maitean berrogei ta bi urtetan zehar musikari, abeslari, dantzari eta batez ere ilusioz betetako haur mordoa biltzea lortu du. Hainbeste, beti ilusioz betea joaten dela eta itzultzeko promesaz? Bere ongi etorriak eta hiriko kaleetan barrena egiten den ibilbide koloretsuak gogoz itxaroten den zerbait bilakatu dute, urteko festa egutegia ixten duena eta partehartze beroa eskaintzen duena.