apirilaren 7tik 11ra IKABIL proiektua burutu genuen: bertan, Basauri eta Lesakako 3. zikloko ikasleok elkartrukea egin genuen. Helburua, elkarrekin euskaraz solastea, lagun berriak egitea eta hiri eta herri ttiki bateko bizimoduak ikustea izan zen.

Astelehena Gu behintzat astelehenean urduritasun handiarekin joan ginen Basaurira.

Arizko ikastolara ailegatu ginenean, Basauriko 6. mailako ikasleak lehiora atera ziren gu agurtzera.

Elkar ezagutu eta gero, hiria bisita-tzera atera ginen. Aldaketa handia izan zen gure herri ttikiarekin alderatuta: semaforo pila, eraikin izugarriak , trafiko handia?

Bazkalondoan, Bilbora joan ginen metroz eta gehienontzat lehendabiziko aldia izan zen. Gustura ibili ginen hiriburua ezagutzen eta eguna amaitzeko basauritarren etxeetara lotara joan ginen. Etxeetan hagitz ongi zaindu gintuzten nahiz eta hasieran lotsa pixka bat izan genuen. Eskerrik asko denei!

Asteartea Asteartean hagitz ongi pasa genuen. Gorlizerantz abiatu ginen eta Gorlizen body board eta tirolina egin genituen!

Body boarden neoprenoa jarri eta itsasoko olatu handiak hartzen ibili ginen. Taulan etzan eta behin eta berriz itsasertzera ailegatzea lortu genuen.

Tirolinan berriz, altuera koxkorretik jaitsi ginen. Jeisteko derrigorrezkoa da arnesa eta kaskoa jartzea. Tirolinako etxetxora goitzean altuerarengatik bertigo pixka bat ematen zigun baina hagitz ongi pasatu genuen.

Bazkalondoan, Portugaleteko Biz-kaia zubia ikustera joan ginen. Hagitz luzea zen, lurretik gorantz 65 metro neurtzen zituen eta zabaleran 160 metro. Goitik paisaia ederra ikusten zen. Hala ere, beldur pixka bat ematen zuen. Igogailuan goitu ondoren hagitz ongi pasa genuen, lehenbizi zubia goitik pasa genuen eta buelta behetik egin genuen kabina antzeko batzuetan.

Asteazkena Asteazkenean, Gernikako Bakearen museoan egon ginen eta bertzeren artean, Gernikako bonbardaketan zer gertatu zen ikasi genuen. Hau bukatzean, Gernikako Batzarretxean, Gernikako arbolaren istorioa, Iparragirreren gitarra eta batzar aretoa ikusi genituen. Arratsaldean, autobusa hartu genuen Lesakara joateko eta kanta-kantari ailegatu ginen Lesakara: Piraten bizitza hoberena da!!lanik gabe, eskola gabe, Roooooooon botilarekin!!

Gu hagitz kontent ailegatu ginen Lesakara eta gehienoi irri handi bat sortu zitzaigun aurpegian. Bi taldetan banatuta, batzuk Lesaka ezagu-tzera joan ginen eta bertzeak Pedro Lantzen erakusketa ikustera joan ziren. Hor, burdinezko irudiak ikusi genituen. Zein politak ziren irudiak!

Ikastolan elkartu ondotik, basauritarrak gure etxeetan hartu genituen.

Ortzeguna Ortzegunean, Amaiurrera joan ginen. Lehenengo, bertako errotan, taloak egiten erakutsi ziguten eta ondoren jan egin genituen. Gero, Amaiurko herria eta gaztelua bisitatu genituen. Bertan gertatu zen Nafarroako Erresumaren defendatzaileen eta gaztelarren arteko gudua. Eguerdian, Bertizera joan ginen eta munduko zuhaitzei buruzko altxorraren bilara jostatu ginen.

Ortzirala Ortziralean, azken egunean, Enaitz klasekidearen bordara joan ginen. Han, zaldian ibiltzeko aukera izan genuen! Gero , 6.mailako Zuriñeren baserrira joan ginen. Ailegatzerakoan, ardiak belar sorotik baserrira ekarri, jetzi eta berriro lehenago zeuden tokira eraman genituen. Gero, ahuntzak, zaldiak, untxiak eta oiloak ikusi eta batzuei ogia eman genien.

Baserriko bisita bukatuta , ikastolan elkar agurtzeko ordua ailegatu zitzaigun. Lesakarrok gure taldeen argazki bana eta bertso bat oparitu genizkien oroigarri bezala, eurek eskuz egindako pultsera bat oparitu baitziguten lehendabiziko egunean.

Gero, gehienak unkiturik negarrez hasi ginen denen artean besarkatuz. Lesakarrok Basauritarrei autobusera lagundu genien eta hor ere gehienak negarrez egon ginen, penaz.

ASTE HORRETAN HAGITZ ONGI PASATU GENUEN ETA ESPERO DUGU ZUEKIN BERRIZ ELKAR-TZEA!