irunberri - Aurten, gelako guztiak ez bada egun batean bestean etxean gelditu gara gripea dela. Horretaz kezkatuta eta zerbait gehiago jakin nahian, gripearen inguruan hitz egiten aritu gara Xabier Saenz Espelosin Irunberrin bizi den 38 urteko botikariarekin. Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen bost urtez bere lanbidera eramango zuten ikasgaiak, duela 16 urte bukatu zuen. Harrez geroztik hainbat lekuetan ibili da lanean eta duela hamar bat urte Amparo bere lankidearekin ireki zuen botika Klaustro plazan. Bere lanbidearen inguruan eta guri horrenbeste baja eragin digun gripearen inguruan galdetuko diogu.

Zergatik aukeratu zenuen farmazeutikoa izatea?

- Betidanik asko gustatu izan zaizkidalako bai kimika eta bai osasungin-tza. Farmazian biak elkartzen dira.

Zenbat urte daramazu farmazeutikoa izaten?

-16 urte dira ikasketak bukatu nituela.

Gustura zaude lan honekin?

-Bai, jendearekin lana egitea aberasgarria da eta horregatik gustuko dut.

Zenbat urterekin hasi zinen farmazeutiko lanetan?

-22 urterekin hasi nintzen, ikasketak akitu ondoren.

Zuena ez den beste farmazia batean lan egin duzu?

-Bai, hasieran, herri desberdinetan egon nintzen: Kaseda, Aribe, Jaunsarats, Izaba...

Zer gomendatuko zenidan eztula kentzeko?

-Eztula egitea ez da txarra. Likido asko edan behar da eta eztarria babestu. Askotan egiten denean bakarrik hartu behar dira neurriak eta eztula kentzeko medikamentuak hartu.

Eta griperako?

-Atseden hartu, likidoak edan, ez erre eta alkoholik ez edan. Adineko jendearekin txertoa jartzea gomendagarria da.

Medikamentuak, jarabeak... ondo saltzen dira?

-Gaur egun, jendea urte gehiagoz bizi da eta medikamentuek badute horretan zerikusia.

Gripearentzat pastillak edo jarabea gomendatuko zenuke?

-Berdin da. Pertsona helduek nahiago izaten dituzte pastillak. Jarabeak errazago dosifikatu eta hartzen dira eta horregatik erabiltzen dira gehiago umeekin.