Gure abestia, eskola buztinkoloreztatzen
IAZKO IKASTURTEAN SORTU ZEN IDEIA ETA AURTEN ERREALITATE BILAKATU DUGU. | Dagoeneko badaukagu gure kanta!
etxeko berriak
Buztintxuri Ikastetxe Publikoan abesti bat sortu dugu, gure eskolako abestia, Musikolore taldearen laguntzarekin. Hasieratik garbi genuen abesti alaia, erritmikoa eta dantzagarria egin behar genuela baina aldi berean estilo berezia, ezberdina, propioa izan behar zuela, Buztintxuri eskolak duen izaerarekin bat eginik.
Aurretik, asanblada guztietan, haurrekin hitz egin genuen; haiendako gure eskola zer zen, zer zuten gustokoen, nolakoa zen haien ibilbidea eskolan egunean zehar? Azken finean, eskolarekiko zeukaten harremana, afinidadea, lotura. Gela guztietako Irakurketa-Idazketa txokoetan, ikasleek botatako ideia horiek idatzi zituzten; hitzak, esaldiak, errimak, bertso moduan?Konpartitutako ideiak, sentimenduak, bizipenei itxura emanez, idatziz, taldeka, binaka, banaka?
Harritu gintuzten, beti bezala. Gure ikasleek harritu gintuzten. Sormen handia azaldu ziguten, nahia ere. Disfrutatu zuten. Hitzekin jolasean, izandako ideiei lotura eman zieten, esaldiak eskuratuz?Proposamen dibertigarria bilakatu zen.
Klaustro osoa inplikatu zen, eskolan ditugun hiru hizkuntzak nabarmenduz. Epe bat jarri genuen, irakasle bakoitzak bere gelan proposamena aurrera eraman zezan. Ez zen ideia puntual bat izan, eskolan sorturiko proiektua baizik, denon artean bizitu genuena.
Ondoren, zailena zetorren, guraso musikariei helarazi geniena, horri guztiari, idei, hitz, esaldi, bertso, errima solte guzti horiei lotura eman, kanta bat sortuz.
Badakigu ez zela erraza izan. Badakigu egunak eta egunak eman zituztela entsaioetan. Badakigu maitasunez egin zutela. Haien seme-alaba txikiak erditikan?.
Eta lortu zuten. Ikasturte bukaerarako kanta egina zegoen, estribilo errepikakorra, atsegina eta freskoa.
Haiek ere, guk bezain ongi, gure eskolako umeen sentimenduak ezagutzen dituzte. Badakite zer den gure eskola, zerk batzen gaituen.
GURASOEN INPLIKAZIOA ETA PARTEHARTZEA Kitarrarekin oinarrizko akordeak sortu eta laister lehenengo esaldi melodikoak atera ziren. Letra jartzeko garaia iritsi zen orduan. Eskolan, ikasle talde bakoi-tzak sortutako esaldi, bertso, esamolde eta hitzak nola antolatuko genituen buruhausteren bat ere ekarri zigun. Baina melodiarekin bezala, behin lehenengo esaldiak elkartuta abestiaren letra osatuz joan zen. Haiek eskolarekiko duten irudi positiboa, alaia eta dibertigarria ikustea pozgarria izan zen benetan.
Estribiloa, kantaren laburpena, sinplea bezainesanguratsua izan behar zuen: Aupa! Buztintxuri, gogo! Buztintxuriko eskola, gora! Buztintxuri school, ole ole nuestro cole ole, ole! Buztintxuri,Buztinkolore, Buztintxuri. Azken finean Buztintxurik auzo bat baino gehio adierazi nahi du, eskola berri bat, proiektu bat, hezkuntza bat? Buztinkolore aniztasuna, kulturak, familiak, hizkuntzak?
Pixkanaka, musika tresna ezberdinak sartuz, ahots gehiago batuz, gutxibatzuren ideia zena, askorena bihurtzen ari zen. Gero eta jende gehiago abestiaren parte sentitzenari eta gure seme alabak guzti honen lekuko izanik, entzuten eta jadanik abesten zuten. Abestia martxan zen, errealitate bat zen, bizirikzegoen!
Eskolakoei aurkezteko maketatxo baten grabazioa egin genuen. Laister abestiaren behin betiko grabazioa egingo dugu eta oraingoan haurren ahotsak ere bertan egongo dira, haien Buztintxuriko eskola lau haizeetara zabalduz, kantatuz.
Más en Sociedad
-
Las cinco exmonjas mayores del Belorado quieren seguir en Orduña
-
El 64% de los consumidores no comprende cómo funciona el mercado de la luz
-
El PSOE pide un "mapeo" de recursos del sistema de protección a la infancia para mejorar la acogida de menores migrantes
-
María, la asistente virtual de la DGT que resuelve dudas y trámites con IA