BILBO. Horrela, trenak 30 minutuan behin ibiliko dira Bilbo eta Bermeo artean ia egun osoan. Gainera, Bilbo-Gernika eta Zornotza-Gernika zirkulazioek 15 minutuko maiztasuna izango dute jenderik gehieneko momentuetan.
Gaueko zerbitzuari dagokionez, trenak izango dira Gernika eta Bermeo artean 01:00, 04:00 eta 06:30ean, eta Gernika eta Bilbo artean 01:45, 04:45 eta 06:45ean. Egun horretan trenek ez dute Lurgorri eta Institutua geralekuetan geldialdirik egingo.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.