Síguenos en redes sociales:

Koldo Zuazo ikerlariak euskalkien iguruko web bat aurkeztu du

Iruñea - Euskalkien inguruko euskalkiak.eus webgunea zabaldu berri du Koldo Zuazo ikerlariak; bertan, hainbat herritako mintzairak batu ditu. Besteak beste, Leitzakoa eta Lizarragabengokoa. Bideoz hornitu du Zuazok atari digital ireki berria; Euskal Herriko osoko makina bat herritan egindako elkarrizketak zintzilikatu ditu, XXI. mende hasieran euskara eta euskaldunak nolakoak diren erakusteko asmotan. Hala, euskalkien aberastasunaz goza dezake nahi duen horrek. Izan ere, “galtzen” ari dira euskalkiak. Horregatik, biltzeko beharra sumatuta, jarri du proiektua abian. Informazio gehiago: https://euskalerriairratia.eus. D.N.