Bertsolaritza Jaso Ikastolan
Gazteei, bertsolaritza den kultur ondarearen oinarrizko ezagutza bermatzeko proiektua
iruñea - 2018-2019 ikasturtean jarri genuen martxan Nafarroako Bertsozale Elkartearekin batera, bertsolari-tza tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailan. Izan ere EKI proiektuaren barruan, bertsolaritzaren bidez hainbat konpetentzia garatzen dituzte gure ikasleek. Horretarako, bertsogintza bera lantzeko, aproposena iruditu zitzaigun Bertsozale Elkartearekin batera egitea, noski.
Helburuak dira bertsogintzaren, ahozkotasunaren eta euskal kulturaren transmisioa batetik, eta ikasleen euskarazko komunikazio gaitasunen garapena, bestetik. Lantzen diren esparruak dira bertsogintzaren teknikak (metrika, errimak, doinuak, historia?), trebetasun sozial eta pertsonalak (jendaurreko jarrera, hizkera, enpatia?) eta hizkuntza eta komunikazio gaitasunak: hitz egokien erabilera, erregistroak...
Bertsogintzaren oinarrizko ezagu-tza joko eta ariketen bidez jasotzen ari gara, bertsopaperetatik bat-bateko bertsogintzara ibilbidea jorratuz. Eta zer esanik ez, bertsolariak ezagutu eta doinuak eta bertso tradizionalak ikasi, bertsoak baliatu, komiki, elkarrizketa eta ipuinak sortzeko, bertso-rapa landu, bertso-eskolen berri izan eta ikasgela aurrean bat-batean jardun...Bertsogintzako ariketak baliatuta, oinarrizko hezkuntza.
Konpetentziak ere lantzen ari gara eta nola ez, ekimenari amaiera emateko bertso jaialdia antolatuko dugu bertsolariekin ikastolan. - Jaso I.
Más en Sociedad
-
Multitudinario homenaje a Nagore Laffage en el 18º aniversario de su asesinato
-
Más de 200 empleados públicos ya tramitan reclamaciones por abuso de temporalidad a través de la plataforma Interinos Navarra
-
Un EuskarAbentura con 26 navarros para encender el euskera por octavo año consecutivo
-
Dos estudiantes de doctorado de la UPNA participan en la final de 'Mi tesis en 3 minutos' que se celebra en Italia