Ikastolako jantoki osasuntsu, jasangarri eta ekologikoa
PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO JANTOKIA, ELIKADURA GUNEA IZATEAZ GAIN, BIZIKIDETZARAKO ESPAZIO GARRANTZITSUA ERE BADA
Ariketa fisikoa, emozioen kudeaketa eta elikadura osasuntsua ongizate pertsonalerako funtsezko aldagaiak direla nabarmena da.
Haurtzaroan elikadura ohitura onak barneratzeak osasunean eragin zuzena du. Horregatik txiki-txikitatik, Paz de Ziganda Ikastolako ikasleak elikadura-ohitura osasungarrietan, elkartasunean, berdintasunean, kontsumo arduratsuan eta harreman positiboetan, besteak beste, hezten ditugu.
Jantokia, hezkuntza espazioa
Gure jantokia, elikadura gunea izateaz gain, ikasleen arteko harremanetarako eta bizikidetzarako gunea da, alegia, hezkuntza espazio bat da. Espazio honek ikastolako Hezkuntza Proiektuarekin lerrokaturiko hainbat jarrera eta balore lantzeko aukera ere ematen ditu: jateko modua, zaintzaile eta ikaskideekiko errespetua, birziklapena…
Jantokian ezezik, geletan dieta osasungarria jarraitzea ere sustatzen da, Harvard-eko platera bezalako kon-tzeptuak, elikagaiek duten azukre kopurua, sustatu beharreko ohitura osasuntsuak…
Jantokiko zaintzaileek jantokian sortzen diren eztabaidak edo arazoak KIVA taldeko adituekin partekatzen dituzte jazarpen-prebentzioarako erabilgarria den informazioa bilduz.
Era berean, jantokian lan egiten duten profesionalek, aldizka, hezkun-tza emozionalean adituak diren formatzaileekin lan egiten dute. Lanaldi oso trinkoa izanik, jantokian aritzen direnak gatazkak eta tentsioak kudea-tzen trebeak izan behar dira.
Bestalde, haurrak hainbat menu, produktu, zapore eta testura proba ditzaten animatzea oso garrantzitsua da. Halaber, ikasleekin autonomia eta jokabide arduratsuak lantzen ditugu zeregin ezberdinak esleituz.
Jantoki osasuntsua
Janaria ikastolan bertan egiten da eta CPAEN-NNPEKekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin, eta EKOALDErekin, Nafarroako elikagai ekologikoen ekoizleen eta egileen elkartearekin, etengabe lanean dihardugu. Bertakoak, freskoak eta Nafarroan ekoiztutako produktuak kontsumitzea gure ekimenaren oinarriak dira.
Gaur egun, Nafarroan, obesitateak eta gehiegizko pisuak haurren eta gazteen ia % 15i eragiten die (8-16 urte bitartean). Horregatik, dieta mediterraneoaren ohitura onetara itzultzea funtsezkoa da, elikadura txarra eta jarduera fisiko erregularraren gabeziaren ondorioz osasuna eta bizi-kalitatea ez galtzeko.
Ikastolan, beraz, elikadura osasungarria, jasangarria eta ekologikoa dugu eskuartean.
Animalia-proteinaren kontsumoa murrizteko lanean ari gara, barazkien, lekaleen eta fruten kontsumoa areagotuz eta haragi gorriaren eta azukrearen kontsumoa murriztuz.
Paz de Ziganda ikastolan menu osasungarria eta orekatua, ikasleen gustukoa izatearekin uztartu nahi dugu.
Kontsumo arduratsua
Aditu ba-tzuen arabera, munduan ekoizten diren elikagaien heren bat, gutxi gorabehera, alferrik galtzen da.
Elikagaiak zaborretan amaitzen dutenean, baliabideak xahutzen eta kutsadura sortzen ari gara, eta jangela leku egokia da alderdi hori lantzeko.
Gure ikasleak kontzientziatzeko, alferrik galtzen ditugun elikagai-kantitateak behatzen hasi gara, eta jarduera hori menu bera duten hainbat astetan errepikatzen dugu.
Jantokian egun batean sortzen diren hondakinak aldez aurretik zerbitzatutako janariarekin parekatzen ditugu. Jarduera honen bidez, neurketa bikoitza egiten da: bazkaldu baino lehen zerbitzatu beharreko janaria pisatzen da; bazkaldu eta gero, edukiontzietan botatakoa.
Zoritxarrez, eta ikasleen harridurarako, lehen emaitzek janari gehiegi botatzen genuela (%25-34% bitartean) baieztatu ziguten. Horregatik zero hondakin lortzeko helburuarekin lanean jarraitzen dugu. Lortutako datuak familiei jakinarazten zaizkie eta ikasgelan lantzen dira.
Zailagoa da soberakinak aprobetxa-tzea beste erabilera batzuk emanez, benetan kontsumituko dena bakarrik sukaldatzea baino. Bikaintasun hau lortzeko lanean ari gara eta bitartean, hausnarketaren bitartez, ikasle arduratsuak hezten ditugu.
Komunikazioa
Familiekiko komunikazioa nabarmendu beharreko beste elementu bat da. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu gerta daitezkeen osasun-gorabeherak partekatzea, pertsona batzuek behar duten elikaduraren edo tratamendu berezien jarraipena egitea. Familiek, nola ez, egunero, webgunearen eta Instagramen bidez, zerbitzatzen den menuaren berri izaten dute.
Temas
Más en Sociedad
-
Artajona organiza un premio sobre periodismo en homenaje a la figura de David Beriáin
-
Denuncian que la UPNA “discrimina” al profesorado asociado y sustituto
-
Una sentencia permite acumular la lactancia a partir de la semana 18 a la plantilla de la Administración foral
-
Portugal no ve posible garantizar que no haya otro apagón