Ba al zenekien zure praka trapu bihurtu eta supermerkatu batean salgai bukatu dezakeela? Trapuketarietara egunean 8-10 tona inguru arropa iristen dira. Bertan, arroparen egoera aztertu eta horren arabera bi multzotan sailkatzen dute: Trapuketari dendetan salgai jar daitezkeenak eta trapu edo oihal zati bihurtzen direnak.

Arropa saldu ahal izateko prozesu bat jarraitu eta bete behar du. Hasteko, arropa ozonoarekin garbitzen dute. Ondoren, inperfekziorik izatekotan (botoi bat faltan, adibidez) fabrikan bertan konpontzen saiatzen dira. Azkenik, beraien dendetan salgai jartzen dute lehen eskuko arropa baino askoz merkeago. Denda horietan, arropaz gain, bigarren eskuko liburuak, jostailuak, altzariak, aparatu teknologikoak… bezalako objektuak ere saltzen dituzte.

Salgai jarri ezin den arropa ehun motaren arabera sailkatzen da erabilera desberdinetako trapuak egiteko, hala nola, bakero ohiala kotxeen koipea xurgatzeko edota kotoi zatiak kristalak garbitzeko. Ehunak tiretan moztu eta gero, trapuak egiteaz arduratzen diren fabrikek erosten dituzte etxean ditugun trapuak sortzeko.

Prozesu guzti honek ekonomia zirkularra izena du, materialen sarrera nahiz erabili gabeko hondakinak murriztea helburu duen estrategia. Gure egunerokotasunean ekonomia lineala gehiagotan erabiltzen da ekonomia zirkularra baino. Adibidez, aluminiozko papera erosten dugu, erabiltzen dugu eta botatzen dugu bizitza bakar bat emanez. Honi konponbide bat emateko bockanrollak edo tuperrak erabil ditzazkegula jakin badakigu, baina denek ez dugu egiten.

Gure ikasgeletan ekonomia zirkularraren eredu batzuk aplikatzen ditugula kontziente gara, izan ere, hainbat gauzetarako ez dugu orri berri bat hartzen, aurretik berrerabiltzeko utzitako paper bat baizik. Eta orriak erabilera aukera gehiagorik ez duenean edukiontzi urdinera botatzen dugu berrerabilpen prozesua eten ez dadin. Berdina egiten dugu janari azkarrarekin datozen ontziekin. Eskolara ekartzen ditugu tenperekin margotu behar dugunerako bertan margoa botatzeko adibidez.

Keinu txiki horiek egiten baditugu ere, bisita hau gure bizitzan aldatu ditzazkegun eta aldatu beharko genituzkeen bertze hainbat ohiturekin jabetzeko baliogarria izan da. Gure erreportajeak zugan eragina izatea espero dugu eta gurekin batera aldaketak egitera animatzea.