Korrika abian da! Jalgi dadila euskara plazara!
Atharratzetik atera da 15.30etan eta Euskal Irratiak egin du lehen lekuko-hartzea
Abian da Korrika! Jai-giroak eta aldarriak, eskutik hartuta, Atharratze bete dute ostegun honetan. Euskalzale komunitateak Zuberoako herria 40 urte ondoren kolorez margotu du, eta dantza eta kalejira artean, Korrikaren lehen lekuko-hartzea Euskal Irratiak egin du.
“Korrika gure Euskal Herriaren isla da hamaika egunez, eta batzen zaizkigun eragileentzat haien aldarriak plazaratzeko sare ere bilakatzen da”
Goiz-goizean, 10etan, txikiek eman diote hasiera festari. Korrika Ttipiarekin, txaranga, dantzaldi, erraldoi, eta gaiteroek herria hartu dute. Ondotik, 15.00etan, ekitaldia burutu dute AEK-ko kideek herriko plazan. Momentu horretan, plazako botikako termometroak 25ºC markatu du eguzkitan.
Korrika hasi aurretik, AEKko koordinatzaile Ane Elordi igo da oholtza gainera. Behin mezua lekukoaren barnean sartuta, Euskal Irratiek, 90. hamarkadatik egiten duten lana erreibindikatuz, ikurriña zerura eraman dute eta Korrikari hasiera eman diote.
Korrika 3, 2, 1... 'Euskara gara'
Lehen metroak, emozioz eta jendez lepo (hemen gaude euskararen alde!), oinez, lasai, eta behin plazatik aterata, lasterka. Euskal Herri osoa dantzan dago jada, Korrika bakoitzaren herrietatik pasatzeko irikitan. Defenda dezagun euskaraz ikasteko eskubidea. Gora Korrika eta gora euskara!
Temas
Más en Sociedad
-
Geroa Bai tiende la mano al PSN para evitar el cierre de aulas en Navarra
-
ELA exige más inversión en Salud para “reducir listas de espera y frenar derivaciones a la privada”
-
Casi 3.000 atenciones en Navarra por el proceso extraordinario de regularización de migrantes
-
Así será el traslado de los pasajeros del crucero del hantavirus: por turnos y directos a la escalerilla del avión