Iristear da azkenik egun handia. Zer nolako aldartearekin zaude?
Egiaesan adrenalinaz goraino gaudeune honetan. Dena prest dago eta gogotsu gaude Atarrabia jendez beteta ikusteko. Nafarroa Oinez ez da egun bateko kontua, urte osoko lana izaten da, lekukoa hartu baino lehenagotik hasten dena. Lanean hasi ginen 2024ko apirilamaiatzan, jendea biltzen, ikastolako langile eta familiak deitzen komisioak osatzeko. 15 komisio gaude eta horietako bakoitzean hamar bat Ikastolako guraso elkarteko lehendakari bakarrik ez, eta ikasle-ohi izandakoa ere bada Maider Nuin. Aski ongi ezagutzen du, hartara, ikastolako komunitatea. lagun, batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago. Hasieran zalantzak genituen, ea jendea animatuko zen edo ez, baina oso pozik gaude familien eta langileen erantzunarekin, baita kanpoko jendeak erakutsi digun babesarekin ere. Topera egon gara urteko jarduera guztiak antolatzen.
Ikastolen izpiritua biziberritzeko balio izaten duela azpimarratu ditu Iñaki Erroz zuzendariak. Hala da?
Bai, egia da. Bageneramatzan bospasei urte Haur Hezkuntzako eraikineko auzolanarekin, altzairuak margotzen, espazioa moldatzen… Gurpila mugitzen hasia zen. Baina honek bultzada handia eman dio. Jendea elkar ezagutu da. Oso polita daikustea jendea elkarlanean aritzen ikustena, helburu berdinarekin.
Nola deskribatuko zenuke Paz de Ziganda ikastolako komunitatea?
Buruan dauzkat gure gurasoak. Niikasle ohia naiz eta gogoratzen dut nola ibiltzen ziren gure belaunaldiko
gurasoak gelak margotzen, gauzak egiten… Horretara ohituta geunden. Ondoren, pixka bat galdu egin zen. Eta ikastolara guraso bezala sartu naizenean, berriro ikusi dut guzti hori ez dela galdu, auzolanak bizirik jarraitzen duela. Denok zerbait jartzen badugu, gauzak egin daitezkeela ikustea oso polita da, ilusioa pizten du.
Haurrengana ere iritsiko da guzti hori…
Bai. Gure etxean, adibidez, lan ordu asko sartu ditugula ikusi dute. Baina beraiekin partekatu dugu Nafarroa Oinezen prozesu osoa, eta hori ere argi ikusi dute. Oso ilusionatuta daude guzti honekin.
Urtero antolatzen da Oinez, urtero ekitaldi eta jarduera berdinak egiten dira baina ikastola bakoitzak bere nortasuna, bere zigilu pertsonala jarri nahi izaten dio urteari. Paz de Zigandaren kasuan, zein izan da?
Guk hasieratik geneuzkan argi hiru helburu. Lehenengoa, euskaraz bizitzearena; bigarrena, herrian egotearena, inguruarekin harremanetan; eta hirugarrena, proiektu sozialak eta ikastolen sarea landu edo berrindartzea. Horretan ibili gara, gauza bakoitzari ikutu hori ematen hiru irizpide horiek kontuan hartuta. Urte berezia egokitu zaizu ikastolako lehendakari izateko. Ikastolarenurteurrena, Nafarroa Oinez…
Nola bizi izan duzu?
Atzera begira, oso azkar pasatu dela iruditzen zait. Baina oso pozik gaude egindako gauzekin.
Atzera begiratze horretan, zeinargazki etortzen zaizkizu burura?
Niretzat oso berezia izan zen ikasle-ohien topaketa. Gurasoak etorriziren, aspaldi ikusi gabeko jendea, paretetan argazki zaharrak jarri genituen… Pertsonalki, berezia izan zen. Baina beste momentu politak ereegon dira. Adibidez, sanferminetan elkartu ginen Yala Palestina, Paris 365 eta CERMIN-eko kideak Oinez Txokoan pote bat hartzeko eta gauzdesberdinen inguruan mintzatu ginen. Ohartu ginen gauza asko ditugula komunean, eta aurrerantzean ere elkarlanean aritzeko moduakegonen dira. Erripagainako Euskara Taldearekin eta Jai Batzordearekinere egon ginen, lehenengo hartuemanbatean, eta hori ere polita izanda.
Etorkizunera begira beraz aldaketakekarriko ditu guzti honek?
Bai, jarduteko moduan. Antolatugenuen janari-bilketarako, adibidez, ez genuen inoiz aurretik ikastola guztiakelkarrekin jardun, sarean. Esangenuen: nola egin dezakegu, sareanaritzeko? Izugarria izan da, ikastolaguztiak inplikatu ginen eta emaitzaoso ona izan zen. Alde horretatik, oso eskertuta gaude ere.
Aurtengo helburuetako bat ikastola ikastolen lau paretetatik ateratzeaizan da. Alde horretatik, hainbat erakuderekin eta elkarte desberdinekinlanean aritu zarete, ezta? Zer nolako esperientzia izanda?
Oso aberasgarria izan da. Itxitaegon beharrean, irekita egon gara. Harreman berriak egin ditugu, ondoko herriekin zein erakundeekin. Orain, adibidez, CERMIN-ekoak ikastolanegon dira hitzaldiak ematen. Bide berriak ireki ditugu Nafarroa Oinez honekin, eta oso pozik gaudealde horretatik.
Azpimarratzeko nobedadeetakobat izan da Oinez Basoakekin emanduzuen aurrerapausoa, Oinez Klimanbilakatuz. Nola gauzatu daurrats hori?
Oinez Basoa izaten zenak zerikusia zeukan arbolak birlandatzearekin, eta pixka bat zabaldu nahi genuen, energia berriztagarriak kontutan hartuz. Horretan adituak diren guraso batzuk baditugu, eta ekimena irekitzea proposatu zen, hortik sortu zen. Atarrabiako Udalarekin ekintza batzuk egingo ditugu etorbide nagusian eta Ezkaban ere Oinez Basoarekin jarraituko dugu. Errekan kastoreentzako zerbait eginen dugu, komunitate energetiko bat sortzeko moduak bilatzen ari gara… Horretan gabiltza.
Orain arte zein izan da Paz de Ziganda Ikastolak bere ingurunean, Atarrabian, izan duen rola?
Atarrabian sortu ginen eta hor lan egiten dugu eragileekin. Karrikaluzerekin tailerrak egiten ditugu, lan egiten dugu euskara teknikariekin… Gurasoek osatzen dituzten lan talde desberdinak ditugu ikastolan. Horietako bat, adibidez, Euskaraz Bizi taldea da, herriko beste elkarteekin elkarlanean gauza ugari antolatzen dituena. Lapiko taldearekin ere gauzak egin izan ditugu, Olentzerorekin Atarrabian barrena ateratzen gara, Santa Agedan berriz Burlatan… Hazi Hezi taldeak ere guraso eta helduentzako formakuntzak ematen ditu. Saiatzen gara barruan egiten ditugunak kanpora ateratzen.
Ikasle-ohi eta egun guraso izateak ikuspegi berezia ematen dizu. Zenbateraino aldatu da ikasle bezala ezagutu zenuen ikastola oraingoarekin alderatuta?
Alde batetik, sarean gaude eta Nafarroako Ikastolen Elkartearen (NIE) babesa eta laguntza daukagu. Beraiekin prestatzen dira materialak eta baliabideak, eta hori gure garaian ez genuen. Gaur egun, daukagun eskarmentuarekin, gehiago definitu dezakegu zer nahi dugun. Bilatzen duguna da zer nolako ikasleak nahi ditugun: arduratsuak izatea, jasangarritasunaren aldekoak, euskaldunak… Eta zehaztutako helburu horiek eskutan, proiektuak definitzen dira. NIEk eta EHI-k garatutako proiektuak dira, eta oso argi daukagu zeintzuk diren helburuak. Bestalde, dauzkagun irakasleek urte asko daramatzate eta horrek bere abantailak ditu, etengabeko formakuntzan daude, ikasleak ezagutzen dituzte… Irakasleetako bat, adibidez, ni ikasle nintzenean hasi zen ikastolan lanean, eta nire alaba gazteenaren irakasle izanda jubilatu da. Horrek ilusio handia egiten du.
Asteburu osoko egitaraua prestatu duzue aurten. Zein izan da helburua?
Alde batetik, ikusi dugu jende asko aurreko egunetik bertaratzen dela, karabanekin eta furgonetekin. Beraz, jende horri zerbait eskaintzea da helburuetako bat. Bestetik, herriarentzat zerbait egin nahi genuen. Alde horretatik, adibidez, guk jarduerak antolatu ditugu eta Jai Batzordeak jarriko du txozna, beraz irabaziak beraientzat izanen dira. Egia esan, oso eskertuta gaude Atarrabia, Uharte eta Burlatako herriekin. Atarrabian eta Uharten baditugu guneak, eta alde horretatik erraztasunak besterik ez ditugu izan.
Nola irudikatzen duzu egun handia?
Eguraldia ez dago gure esku, beraz ez dut horretan pentsatu nahi. Irekieran ilusio handia jarri dugu, zerbait berezia egingo dugu. Kultur Etxean omenaldi txiki bat egingo dugu, eta hori bukatuta, atseden hartzea eta disfrutatzea ere egokituko zaigu. Eta batez ere, denentzat irekita dagoen besta bat egin nahi dugu, asteburu oso bat euskaran murgilduta egoteko.