Kukuline kanpo espazioa eraldatzea helburu duen proiektua da, eskolak garai batean azaleratu zituen zenbait beharrei erantzuna emateko sortua. Hau aurrera eramateko, Txusma Azkonarekin formakuntza jaso genuen eta formakuntza honetara udala eta gurasoak gonbidatu genituen.

Dena den, eta hasierako helburua kanpo espazioa eraldatzea bazen ere, prozesuaren hasieran konturatu ginen eskolako hainbat erronkei erantzuteko aukera paregabea genuela: eskola eta herriaren harremana sendotu Tonucciren herri hezitzailearen oinarria jarraituz; etorkinak diren familiak integratu; ikasleak erdigunean jarri; Malaguzzik defendatzen duen hirugarren espazio hezitzailea sortu; Hezkuntza komunitatean lan egin; zenbait eremu birnaturalizatu; eta euskarari leku goxo eta atsegina eskaintzea.

Beraz eraldaketari ekin genion. Prozesu parte hartzaile bat izan behar zela argi genuen eta ikasleak erdigunean jarriko genituela eta hauek en-tzungo genituela. Behaketa eta ekin-tza desberdinen bidez haien nahiak eta beharrak erregistratu genituen. Ondoren KUKULINE batzordea osatu genuen ikasle, irakasle eta gurasoekin batera..

Aipatutako behaketa horietatik atera ziren beharren artean oilategia eta baratza zeuden. Lehenbiziko eraldaketa oilategia izan zen, auzolan txiki baten bidez aurrera eraman zena, eta eskolako guraso eta aitatxi batek egin zutena. Gaur egun, gure hezkuntza jardunaldian erabat integratuta daude oilategia eta baratza. Astero gela bat arduratzen da hauen zaintzaz.

Oilategia eta baratzak gauza anitz eskaintzen dizkigute. Auzolana egiteko beharra, hezkuntza komunitatean lan egitearena, haurrek gauzak nondik datozen ikastea, lana eta ardurak hartzearen garrantzia, animaliekiko zaintza… Lehen aipatu bezala, gaur egun eskolako gela guztiak arduratzen dira astero oilategiaren zaintzaz eta asteburuetan eta besta egunetan familiak arduratzen dira. Familien kasuan hauen zain-tzaren truke arrautzak eta baratzeko barazkiak eramaten dituzte. Kurrikularki ere lotuta dago: ingurunearen ezagutza, matematika… Eta noski, konposta eta jasangarritasunari garrantzia eman diogu.

Bertze espazio nabarmen bat zume biziarekin egindako tunela da. Garaiongo Sorginune emakume talde batekin aurrera eraman genuen proiektutxoa da. Ikasleek beraiekin diseinua egin zuten eta auzolan baten bidez landaketari ekin genion. Zume egitura honek aukera anitz eskaintzen dizkigu: pasabideak, ezkutatzeko lekuak, lasai-gunea... Zume bizia denez, bizirik manten-tzeko zaintza eskatzen du, ardura baitugu hau bizirik mantentzeko.

Hauek lurrarekin lotuta daude, baina baditugu bertze proiektu batzuk bukatu berri ditugunak: egurrezko oreka zirkuitoa, baso enborra irudikatzen duen eremua eta egurrezko tipi bat. Hauek udalak emandako diru laguntzari esker egin dira. Gainera, auzolanean gurpilekin egindako zirkuitoa eraiki genuen, rokodromo bat… Momentuz, amaiera gabeko proiektua da.

Baztango ohiturei lotuta dauden jarduerak eskolan integratu nahi izan ditugu. Erran dugun bezala, herriak eta eskolak bat egin behar dutelako. Inguratzen gaituen eremuaren inguruko jakintzak eskura-tzea ezinbestekoa da. Hala nola, barazkien izenak, gure herrian daude ohituren ezagutzak eta bizipenak..

Guzi hau Hezkuntza Komunitate moduan jardunez eraiki ahal izan dugu Lanbide Eskolarekin, herriarekin, Baztango Udalarekin, Hondakinen Teknikariarekin, familiekin eta haurren laguntzaren bidez.