Ongi Etorri Madalenak jaialdia izango da igandean
'Txunpa txunpa' kantaren koreografia berria estreinatuko da Niessen kulturguneko ekitaldian
ERRENTERIA. Urtero legez, Jai Toki kultur elkarteak Ongi Etorri Madalenak 2015 jaialdia antolatu du. Aurten ekintza honen hirugarren edizioa ospatuko da.
Jaialdia Errenteriako Niessen kulturguneko auditorioan burutuko da datorren igandean, 18.00etatik aurrera. Furius taldeko gazteen lanarekin eta elkartearen babesarekin, guztira bederatzi talde ezberdin izango dira jaialdian, batzuk profesionalak direlarik, 24 emanaldi ezberdin eskainiko dituzte.
Partaide gehienak Errenteriako gazteak badira ere, adin guztietako jendeak parte hartuko du eszenatokian jaien aniztasuna islatu dadin. Estilo ezberdinetako emanaldiak ikusiko dira, bai ohiko estiloetakoak baita gaur egungoak ere, eta Hoy no me puedo levantar saritutako musikalaren moldaketa bat.
Aurtengo berritasun garrantzi-tsuena Txunpa txunpa beste ikuspuntu batetik desde otra perspectiva koreografiaren estreinaldia izango da. Proiektu hau errenteriar guztientzat dago eskuragarri Internet sarean, eta jaialdi honen ekintza nagusi bihurtzeko bideratu da.
Aurrerantzean, koreografia honekin, partaide guztiek batera madalenei ongi etorria emango diete jaien omenduen laguntzarekin. Hori dela eta, Hibaika arraun elkarteko kideak bertan izango dira omenaldi berezi honetan parte hartzeko.
Sarrerak jadanik salgai daude lau euroko prezioan Niessen kulturguneko leihatilan. Gainera sarrerak ere eskuratu ahal izango dira jaialdi egunean saioa hasi baino ordubete lehenagotik.