Síguenos en redes sociales:

Mercabilbao Aste Nagusiko "Euskal Txiki Masterrarekin" gastronomia lehiaketa bideratuko du

Mercabilbaok amantala eta ontziak emango dizkie partaideei, eurek prestatutakoa etxera eraman ahal dezaten

BILBAO. Aste Nagusia hasteko zain gauden honetan, Mercabilbaok dena du prest Bilboko Konpartsek, Makilaren Kofradiarekin batera, Aste Nagusiko Gastronomia Lehiaketaren barruan antolatzen duen "Euskal Txiki Masterrarekin" lankidetzan aritzeko.

"Euskal Txiki Masterra" abuztuaren 24an, 26an eta 28an egingo da Bilboko Areatzan, eta parte hartu nahi duten ume guztiei egongo da zabalik. Beste urte batez, Mercabilbao arduratuko da beharrezkoak diren osagaiak hornitzeaz:

  • astelehenean, abuztuaren 24an, txikienek, barazkiak, ortuari freskoak, gulak, otarrainxkak eta muskuiluak erabiliz prestatuko dituzten entsaladak egin ditzaten;
  • asteazkenean, abuztuaren 26an, gildak egin ditzaten (Ibarrako piparrak, antxoak eta olibak);
  • eta Aste Nagusiko egun handian, abuztuaren 28an, ostiralean, bakailao kokotxak presta ditzaten. Aitor Elizegi sukaldariak lagunduko die entsalada eta kokotxa tailerrean. Umeek jolastuz ikasteko plan didaktikoa.

Horrez gain, Mercabilbaok amantala eta ontziak emango dizkie partaideei, eurek prestatutakoa etxera eraman ahal dezaten. Zazpi urte dira jada umeentzako sukaldaritza eskola hau egiten denetik. Eskolaren helburua txikienen artean herri kultura gastronomikoa gordetzea da.

Lankidetza hori, Mercabilbaok urtean zehar bere instalazioetan, Bizkaiko ikastetxe guztiei zuzendutako arrain eta fruta zentzumen-tailerren bitartez, aurrera daraman ohiko prestakuntza jardueraren barruan sartzen da.Jarduera horrek, merkatuko handizkarien laguntza izateaz gain, "Euskal Txiki Masterrerako" osagaiak jarriko dituen Angulas Aguinagaren laguntza ere badu.