Bilboko alkatea Paraguaiko enbaxadorearekin batzartu da
Topaketa hau Bilboren eta Hego Amerikako herrialde horren artean dauden harremanak sendotzen lagunduko du
Antonio Rivas Palacios, 52 urteko Komunikazio Zientzietako lizentziaduna eta karrera diplomatikoan 25 urtetik gora egindakoa, 2014ko urrian izendatu zuten Paraguaiko Enbaxadore Estatu espainiarrean. Bilboko Udaletxerako gaurko bisitaldiaren aurretik, Rivas Palacios, gazteen Lanbideratzearen arloko Bikaintasunerako VII. Sarien banaketan izan zen atzo. Bertan banatu ziren sarietako bat ?instituzioei eta gobernuz kanpoko erakundeei dagokiena?, hezkuntza gazteen etorkizuna zabaltzeko giltzatzat erabiltzen duen Fundación Paraguaya deritzon irabazi-asmorik gabeko erakundeak jaso zuen.
Bilboko Alkatearen eta Paraguaiko Enbaxadorearen arteko gaurko bileraz, gaurkotasunezko nahiz bi aldeen intereseko gaiak aztertzeaz gain, beste aurrerapauso eman da Bilboren nazioarteko proiekzioari dagokionez, bereziki gogoan izanik hemengo hiri eraldaketa eta kudeaketa eredua ezinbesteko erreferentzia bilakatu dela Latinoamerikako eta mundu osoko hiri eta herrialde askorentzat.
Más en Actualidad
-
Imputado tras cometer hurtos en tiendas de Carlos III de Pamplona en una silla de ruedas automática
-
Un policía foral fuera de servicio detiene a una mujer por robar dinero en una tienda en la que había trabajado en Tudela
-
Navarros, vascos y catalanes, los ciudadanos del Estado que gozan de una mejor salud musculoesquelética
-
Uno de los heridos en el atropello de Barcelona, en estado crítico