San Sebastian eguneko bandera igoera eta jaitsiera ikusteko zozketan izena emateko epea gaur bukatuko da
Zozketa urtarrilaren 8an egingo da, 18:00etan, Udalbatza aretoan
DONOSTIA. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, aurreko urteetan egin izan den moduan, 50 donostiar horiek zozketa publiko baten bidez erabakiko dira. Zozketa urtarrilaren 8an egingo da, 18:00etan, Udalbatza aretoan. Udalinfo zerbitzuan (bulegoetan eta 010 telefono zenbakian) eta Donostiako Udalaren web atarian (www.donostia.eus) eman ahako da izena, ostirala arte.
Zozketan parte hartzeko baldintza batzuk daude: adinez nagusi izatea eta Donostian erroldatuta egotea. Gainera, sarituek ezingo dute igoera eta jaitsieraren artean aukeratu, baizik eta, zozketan ateratzen diren lehendabiziko 25 zenbakiek banderaren igoera ikusiko dute eta gainerakoek banderaren jaitsiera. Zozketan sarituak direnek urtarrilaren 14an jasoko dituzte gonbidapenak, eta jasotzeko NAN eskatuko da.
Era berean, 36 donostiarrek urtarrilaren 20ko haur danborrada udaletxeko balkoitik ikusi ahal izango dute (zozketan 18 aukeratuko dira eta bakoitzak lagun bat gonbidatu ahal izango du. Adinez nagusi izatea eta Donostian erroldatuta egotea dira baldintzak, eta, kasu honetan, zozketan parte hartzeko izena emateko epea larunbatean itxiko da, urtarrilaren 5ean. Zozketa urtarrilaren 8an egingo da, udalbatza aretoan.
Más en Actualidad
-
El Ayuntamiento de Castejón acometerá la reforma del Campo de Fútbol
-
VÍDEO | Carga policial en la cuesta de Santo Domingo antes del Chupinazo de San Fermín 2025
-
Israel aprueba la entrada de ayuda humanitaria al norte de la Franja de Gaza a través de agencias de la ONU
-
El Comité de Patrimonio de la Unesco inicia sesión anual para decidir nuevas inscripciones