Ia milioi erdi kontsulta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan
Zuzenean izeneko plataformaren bidez, iaz baino 13.618 pertsona gehiago artatu dira
Donostia - Zuzenean Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak ia milioi erdi kontsulta artatu ditu 2019ko lehendabiziko seihilekoan. Orotara, zerbitzuak iaz baino 13.618 kontsulta gehiago jaso ditu, %2,87 haziz. Horietatik %54,64 aurrez aurreko arretakoak izan dira, %41,8 telefono bidezko arretak 012 zenbakian, %3,14 euskadi.eus Interneteko postontziaren bidez eta %0,39 Telegrameko bat-bateko mezularitza baliatuz. Azkeneko honen erabilera oraindik eskasena bada ere, bere hazkundea nabarmendu behar da, 2018ko lehen sei hilabeteekin alderatuz, bere erabilera %34,68 hazi egin delako.
Hamar kontsulta gai ohikoenak Etxebizitza, Gizarte-gaiak, Hezkun-tza, Segurtasuna eta Barne Gaiak, Lana eta Enplegua, Gobernua eta Herri Administrazioa, Euskara, Ekonomia Jarduerak, Osasuna eta Kultura dira.
“Herritarrek Administrazioarekin dituzten elkarrekintzen kalitatea hobetzeko lan egiten dugu egunero”, azaldu du Javier Bikandi plataformaren zuzendariak. 2008an sortu zen horretan, Zuzenean herritarrentzako arreta-zerbitzu integral, publiko eta doakoa da. Sortuz geroztik herritarrek Euskadiko Herri Administrazioarekin harremanetan jartzeko tresna moduan irmotu egin da. Gaur egun, zerbitzuan lan egiten duten 108 pertsonek arreta hasieran aipatu diren lau bitartekoen bidez ematen dute eta egiten duten hori hainbat esparrutan banatzen da: argibide orokorrak edo partikularrak, inprimakiak, izapideak hastea, dokumentuak erregistratzea; tasak, zigorrak eta prezio publikoak; kexak eta iradokizunak kudeatzea; sailera bideratzea herritarren eskabideak, baldin eta horiek tratamendu espezializaturik eskatzen ez badute; hitzorduak ematea eta Sinadura Elektroniko Aurreratua eskuratzeko eta sinadura hori errebokatzeko egiaztapena kudeatzea.
Informazio bila edo izapide bat egiteko jotzen dute Zuzenean zerbitzura herritar gehienek. Erabiltzaileek nahiago dute telefonoa kontsultak egiterako orduan. Alabaina, izapideak burutzeko aurrez aurreko administrazioarekin geratzen dira. Azken honen kopuru handiena 2019ko lehen seihilekoan Bizkaian eman da, Bilboko bulegoetan. Guztira 137.438 kontsulta egin badira ere, joera beheranzkoa da, iazko lehen sei hilabeteetan 143.761 egin zirelako. Araban ere zuzeneko zerbitzuaren erabilerak behera egin du 835 erabiltzaile galduta 60.122n geratuz. Gipuzkoan, ordea, igoera nabarmena izan da: iaz baino 9.149 pertsona gehiagok erabili dute (69.842).
Sexuari dagokionez, emakumeek gizonek baino gehiago erabili dute Zuzenean zerbitzua. Orotara, 302.265 emakumek eta 167.203 gizonek jo dute Zuzenean-era, hots, pertsona erabiltzaileen %61,85 emakumea da eta %34,21, gizona. Gainera, emakumezkoen artean Zuzenean erabiltzeko joera indartu egin da, 24.347 emakume gehiagok erabili dutelako. Gizonezkoen artean, aldiz, 13.800 erabiltzaile gutxiago egon dira.
Bitartekoen erabilera aztertuz, aurreko kasuetako joera errepikatzen da. Aurrez aurreko zerbitzua 106.934 gizonek erabili dute eta 159.627 emakumek. 012 telefono zenbakiarekin (126.889-52.948), postontzi elektronikoarekin (8.662-6.678) eta Telegramekin (685-643) gauza bera gertatzen da.
Más en Actualidad
-
Investigado un navarro con 25 antecedentes por capturar un atún rojo ilegal de 183 kilos en Gipuzkoa
-
Sánchez acusa a PP y Vox de contribuir al "desastre absoluto" de la guerra de Irán "con su apoyo o su silencio"
-
Barkos exige al Gobierno central datos sobre el recrecimiento de Yesa y alerta de la falta de transparencia
-
Aierdi defiende la legalidad de la adjudicación de 62 VPO en Erripagaña y refuta el informe de Anticorrupción