Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Natur Zientziak sailak eta EuskalNatura Elkarteak Natur Zientzien V. topaketa antolatu dute azaroaren 18 eta 19an Iruñean. Jardunaldiaren edizio honetan Euskal Herriko naturaguneen ezagutza zientifikoa argitara emango dute, eta horretarako 16 aditu bilduko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Izen-emateak zabalik daude azaroaren 15a arte, UEU-ren webgunean; eta posterrak aurkeztu daitezke azaroaren 10a arte.

Ana Garcia del Bao koordinatzaileak eta EuskalNatura taldeko kideak azaldu moduan, topaketak naturazale euskaldunen bilgune izateko helburuarekin sortu ziren. “Hala jarraitzen dugu gaur egun, eraikitako sare horri pixkanaka hari eta korapiloak gehitzen”. Bide horren lehen pausoa 2013an eman zen, orduan egin baitzen lehenengo Natur Zientzien Topaketa. Aurten, lehenengo ekitaldi hartatik 10 urte pasa direnean, bosgarrenez elkartuko dira. “Hasieran jarritako helburu nagusiak bera izaten jarraitzen du, naturazaleen eta ikertzaileek euren jakintzak elkarbanatzeko topagune bat izatea. Ekitaldiz ekitaldi saiatu gara topaleku hori gero eta askotarikoa eta zabalagoa izan dadin”.

Garcia del Baorekin batera antola-tzaile lanetan aritu den Mikel Etxeberriak jardunaldiaren mintzagai nagusia Euskal Herriko naturgune babestuak izango direla azaldu du. “Geure lurraldean lurreratu nahi ditugu mundu mailako arazo eta indarguneak. Horregatik, saiatu gara lurraldearen luze zabala ordezkatze”. Lau hitzaldi modulu, mahai-inguru bat eta ikerlari gazteen poster erakustaldiak era-tzen dute topaketako egitaraua.

“Askotan, ez da ezagutzen naturguneen aberastasuna eta balioa”, azpimarratu du Garcia del Baok. “Horregatik, ekitaldi honetan hizlariek naturgune horiek oinarri hartuta landuko dituzte euren gaiak, tokiko ikerketa eta jakintzetatik. Hala ere, tokian tokiko arazo, erronka eta arrakastez arituta ere, ikusiko da asteburu osoan zehar mundu mailako arazoei buruz arituko garela hizketan”. Horretan arituko dira 16 aditu, hamaika erakundetakoak, hala nola, EHU, BC3, Neiker, GFA, Azti, PIE-EHU… “Azken finean gure bi helburu nagusi lortzen lagunduko digute: ezagutza zabaltzean eta partaideen saretzean”.

UEUko zuzendaritzako kide Edurne Kochek esan bezala, aditu euskaldunentzat foroak sortzea garrantzi-tsua da: “Hiru helburu nagusik bultzatzen dute egunero-egunero UEU bere jarduna egitera. Lehena, goi-mailako kalitatezko euskarazko formazioa eskaintzea da; bigarrena, eskaintza hori gure tokian tokiko gizarteak dituen beharrei uztartzea; eta hirugarrena, ezagutza hori parti-tzeko foroak eskaintzea”.

Azaroaren 18a

l 9:15 - 09:30 Ongi etorria eta topaketaren aurkezpena.

l 09:30 - 11:30 Naturguneen arteko arrakalak eta zubiak. Joxerra Aihartza (EHU), Aitor Cevidanes (NEIKER) eta Aitor Lekuona

l 11:30 - 12:00 Atsedenaldia.

l 12:00 - 14:00 Urak bizigarri.

Maite Meaurio, Irati Sanz (EHU) eta Aitziber Urqui.

l 14:00 - 15:30 Bazkalordua.

l 15:30 - 17:30 Mahai-ingurua: Natur ingurunearen kontserbazioa XXI. mendeko gizartean.

Arturo Elosegi (EHU), Unai Pascual (BC3) eta Aitziber Sarobe (MU).

l 17:30 - 18:30 Poster-saioa.

Azaroaren 19a

l 09:00 - 09:30 Partaideei harrera.

l 09:30 - 11:30 Espezieen birsartzeak: biodibertsitatea eraikitzen. Edorta Unamuno (Aranzadi), Miel Mari Elosegi eta Maddi Otamendi (Aranzadi).

l 11:30 - 12:00 Atsedenaldia.

l 12:00 - 14:00 Babesguneak urperatu. Naiara Rodriguez-Ezpeleta, Ibon Cancio eta Irati Diez.

l 14:00 - 14:30 Amaiera eta agurra.