Geroaren bidean, ikasturte honetan, 4.mailako ikasleekin martxan jarri den proiektua da. Laugarren mailan proiektua aurrera eramatearen arrazoiak bi izan dira; batetik, taldearen kopurua, 10 haurrek osatzen baitute taldea eta bestetik, arlo akademikoan dauzkaten zailtasun eta mugen maila.

Proiektuaren gidariak Eloy Capapai (neuro garapenean aditua), Elena Montoro (Lakuntzako Herri Eskolako orientatzailea) eta Andrea Etxebarria (Lakuntzako Herri Eskolako PTa) dira. Hauengandik sortu zen ideia eta proposamena. Hiruei, haurrek arlo akademikoan eta emozionalean zituzten zailtasunak gainditzeko ezintasunak kezkatzen zien, baita beraien egunerokotasunean guzti honek haurrei sortzen zien frustrazio eta desmotibazioak ere.

Informazioa gure garunean sartzeko eta prozesatzeko bide desberdinak daude eta Eloyek bere kontsultan bide hoiek ondo funzionatzeko oztopoak landuz eta haurrarengan motibazioa sustatuz, aldaketa handiak ikusten ditu. Horregatik, ziur dago bere kontsultan ikusten dituen aldaketak, eskola batean ere ikusiko dituela

Zuzendaritzari, klaustroari eta familie proiektua azaldu eta denen onespena jaso genuela ikusirik, aurrean genuen erronkari eustea erabaki genuen.

Irailean ikasle guztiei aurre-ebaluazio bat egin zitzaien beraien maila akademikoa neurtzeko.

Neurketak egin ondoren lanari ekin genion eta honetarako proiektuan agente desberdinak inplikatu ziren: zuzendaritza, klaustroa, familiak, osteoptak, optometristak, proiektuaren buru diren Elena, Eloy eta Andrea eta nola ez, ikasleak!

Proiektua aurrera eramateko, bakoitzak bere lana eta rola izan du eta denak ezinbestekoak izan dira. Optometrista eta osteopaten bisitak izan ditugu eta hauek haurrak behatzeaz gain, etxean eta eskolan egiteko lana ere bidali digute. Eloyek bidalitako ariketa motorikoak ere astean bost aldiz egin ditugu eskolan eta bukatzeko, entrenamendu auditiboak ere egin ditugu.

Hau guztia aurrera eramatea eta aldi berean klasea ematea, erronka handia izan da eskolarentzat eta batez ere irakasle eta ikasleentzat. Baina ilusioz egiten dena, ilusioz betetako uztak ematen ditu eta hau da orain tokatzen zaiguna…uzta ederrez beteriko emaitzak jasotzea!

Ikasturte bukaeran, amaierako ebaluazioa egingo zaie berriro ikasleei eta orduan ikusiko dugu, zenbat hobetu duten gure ikasleek. Baina oraingoz esan dezakegu, ikusten ditugun aurrerapenekin pozik gaudela. Ikasleak, zoriontsuago etortzen dira eskolara, motibatuta daudelako, egunero esaten diegulako asko hobetzen ari direla eta harro daudela egiten ari diren lanaz.

Beraz, proiektu honen hasierako helburua maila akademikoan zituzten zailtasunak gainditzea izan bada ere, orain konsziente gara garrantzitsuagoa den helburu bat ere lortu dugula: haurrek beraien buruarengan konfidantza handitzea eta honekin batera beraien autoestimua eta bizitzan aurrera egiteko gogoa.

Ikasleak zoriontsu eta irrifartsu gelara sartzen ikustea baino ezer ederragorik ez dago…eskerrik asko proiektuan sinistu eta parte hartu duzuen guztioei, baina batez ere eskerrik asko Xuban, Leire, Nico, Iradi, Patxi, Badara, Beñat, Erik, Hodei eta Moha! Zuek izan baitzarete proiektu hau ederra bezain polita izatea lortu duzuenak. Zuen esfortzu, lanerako gogoa, zailtasunak gainditzeko grinak eta batez ere zuen irrifarrak ikasturte hasieran amestu genuena egi bihurtzea lortu baitu.

Gora zuek! Gora Geroaren bidean! Gora Lakuntzako Herri Eskola!