Mendekotasunaren prebentziorako hezkuntza programa
Haurtzaroan pantailak gehiegi erabiltzeak kezka sortzen du guraso eta irakasleen artean
Haurtzaroan pantailak gehiegi erabiltzeak gero eta kezka handiagoa sortu du gure ikastetxeko irakasle eta familien artean. Gailu teknologikoak gure bizitzaren gero eta eguneroko zati bihurtzen diren heinean, galderak sortzen dira haurrak pantailetan luzaroan egoteak dituen ondorioei buruz eta aisialdian alternatiba osasuntsu eta aberasgarriak eskaintzeko beharrari buruz. Eguneroko bizitzan gero eta gailu elektroniko gehiago daudenez, haurrak txiki-txikitatik egoten dira telefono, tableta, telebista eta kontsolen eraginpean, eta horrek eragin nabarmena du haurren garapen fisiko, mental eta sozialean.
Egoera horrek hainbat erronka dakarzkie guraso eta hezitzaileei, eta ikusten da pantailen aurreko gehiegizko denborak eragina duela adingabeen osasunean, arretan, sozializazioan eta ikasteko trebetasunetan.
Dugun egoera honetan laguntzeko, ikasturte honetan, gure ikastetxeak programa pilotu bat garatuko du Ilundain-Haritz Berri fundazioarekin eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, Mendekotasunen prebentzioarako hezkuntza programa izenekoa.
Bi urteko progama da eta ikasleen gaitasun pertsonalak indartzea, bizimodu osasungarriak sustatzea eta arriskuetatik babestea du helburu. Esku-hartzeak hiru ardatz izango ditu: ikasleak, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetakoak nagusiki, irakasleak eta familiak.