Brif Braf Bruf Iruñeko Txantrea auzoan egiten den Haur Literatura eta Ilustrazio jaialdia da, Gianni Rodari Haur Literaturako idazlearen irudian inspiratua. Jaialdiaren helburu nagusia sormena eta fantasia hori sustatzea da, Txantrea auzoko plaza eta kaleetan esperientzia fantastikoen bidez, hitzarekin eta ahozkotasunarekin jolastuz.

Orain dela urte batzuk, gure eskola auzoko beste eskola eta elkarteekin batera jaialdi honen parte da (Txantreako liburutegia, Latxan merkatarien elkartea, Jai Batzordea, CP Garcia Galdeano, CP Doña Mayor edota El Molino).

Jaialdi honen prozesuan haurren partaidetza helburu nagusiena da, auzoko ikastetxeekin lankidetza ezarriz eta auzoko haurrak eta gazteak aktiboki parte hartuz. Gure ikasleek artistekin elkarlanean jarduera desberdinak egin dituzte:

Iaz Lehen Hezkuntza 1. mailako ikasleek Gares plaza inguruko kaleetan horma irudi bat egin zuten, argazkian agertzen dena hain zuzen ere.

Ikasturte honetan maila desberdinetan ekintza desberdinak burutu dituzte. Haur Hezkuntzako 3.mailakoek ipuin kontalarien bisita izan zuten eta “Inora ez zihoan bidea” istorioari amaiera jarri zioten.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek berriz, Gianni Rodariren binomio fantastikoan oinarrituz ipuinak asmatu, kontatu eta grabatu dituzte. Kaskallueta plazan, hauek Kabina Fantastikoan entzuteko aukera izango duzue.

Azkenik, Lehen Hezkuntza 6.mailakoek bi ekintzetan parte hartu dituzte. Alde batetik, bertsolaritza saioetan semaforo urdinerako errimak grabatu dituzte eta bestetik Alicia Otaegui artistarekin batera Munduko parkean jarriko den laberintoaren zatiak osatu dituzte. Horretarako Trapero de Emausetik emandako ohial zatiak erabiliz obretako hesiak apaindu dituzte.

Proposamen guzti hauek ikusi eta bizi nahi badituzue, ez galdu Brif Braf Bruf-eko 4.edizioa abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra Txantrea auzoan barna (abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 itxita egongo da). Informazio gehiago: https://brifbrafbruf.eus.