Sanduzelai eskolan, Hezkun-tza Premia Bereziak dituzten haurren familia eta haiekin diarduten profesionalekin ikasle hauek eskolan duten egunerokotasunaren inguruko hausnaketa burutu dugu. Hauek denek, bat egiten dute ume hauen presentzia eskola arruntetan komunitate osoarentzat balio erantsia duela esatean. Ikasle hauek gainontzeko haurrei bizikidetza, enpatia eta harremanak izateko gaitasuna garatzen laguntzen diete mundu enpatiko eta ez lehiakor bat sor-tzeko bidea eraikiz.
Familiek funtsezko alderdi bat nabarmentzen dute: inguratzen dituen hezkuntza-komunitatea. Beste familia batzuen babesa eta harrera sentitzen dute, eta zentroko langileen inplikazioa oso positibotzat baloratzen dute. Sanduzelai I.P.-ren kasuan, irakasleen, zuzendaritza-taldearen, Hezkuntza Laguntza Espezialista (HLE) eta orokorrean langile guztien konpromezua eskertu dute. Izan ere, haien jarrera eta eguneroko lanari esker, haien seme-alabak pozik joaten dira eskolara, eta lehenengo egunetik sentitu dira bertako. “Beti sentitu dugu gure seme-alaben lekua hemen dagoela, eskola arruntean, Sanduzelai I.P.n, gure auzoan” diote.
Gurasoen artean, alderdi soziala lehentasun gisa agertzen da: auzoko kideekin haztea, ingurune hurbilean integratzea eta esperientzia aberasgarriak partekatzea garapen hoberena lortzeko esparru ezin hobea dela ikusten dute.
Hala ere, familiek hobekuntza nabarmenak eskatzen dituzte: PT eta logopeda saio gehiago eta, batez ere, lanpostu horietan lan egonkortasun handiagoa; CREENAren presentzia handiagoa; eta frustrazio edo trantsizio uneetan ikasleei laguntzen dieten profesionalentzako laguntza edo formakuntza espezifikoak, hala nola, pubertaro etapara doazten haurrei ahalik eta estrategia gehien emateko. Halaber, terapeuta okupazionalak ikastetxera joatea eskatzen dute, profesionalei zuzeneko orientabideak emateko, eta bide batez, gurasoen prestakuntza sustatzeko, aniztasunarekiko sentsibilitatea eta ulermena areagotzeko.
Sanduzelai ikastetxean hezkuntza premia bereziko ikasle eta Hezkuntza Langutza Espezialistak gelan arruntetan zein eskolan gaur egun dugun egitura espezifikoan daude. HLE profesionalen lana ikasle hauei zeregin akademikoetan gidatzeaz gain, ikasleei eguneroko bizitzan autonomia eta ongizatea bultzatzeko trebetasun sozialak eta emozionalak sustatzea da.
Familiek ere ñabardura garrantzitsu bat azpimarratu nahiko lukete: inklusioa eta kide izatearen (pertenentzia) arteko desberdintasuna. Ez Baitira gauza bera. Kontua ez da soilik “sartzea”, baizik eta ikastetxearen “parte izatea”. Familia batzuek gizarte mailan aurrerapenak onartzen badituzte ere, benetako kidetza lortzeko oraindik bide luzea egiteke dugula diote. Beren ustez, funtsezkoa da haien seme-alabak eskolan zein eskolatik kanpo ere espazio normalizatuetan ikaskideekin batera gizarteratzea. Sanduzelain, sistemak berezkoak dituen gabeziak-gabezi horretan buru belarri lanean dihardugu egunero.