Arangoiti Ikastolak, Irunberri Kantuz, Zintzur Euskara Taldeak eta Irunberriko Eskola Publikoak, Cederna-Garalur eta Euskarabidearen laguntzarekin, Irunberriko kantutegia aurkeztu dute.

Kezka ikastolan sortu zen. Zergatik ez dituzte gure txikiek euskal kantutegi tradizionaleko kantak ezagutzen? Zergatik da transmisioa gero eta zailagoa? Nola egin lekua gureari gizartean gailentzen diren bestelako erreferenteen artean?

Galdera hauen erantzunak konplexuak dira, faktore ugarik eragiten baitute euskal kulturaren transmisioan gaur egun. Jakin badakigu gizarte moderno honetako teknologiek gerturatu dizkiguten erreferente nagusienak asko aldatu direla eta gure haurren ohituretan izugarrizko eragina dutela. Horregatik, arrazoietan gehiegi galdu gabe, ekintzetara pasatzea erabaki zen Arangoiti Ikastolan. Zergatik ez sortu guztion eskura egon zitekeen herriko eta herrirako kantutegi bat?

Egitasmoaren nondik norakoak

Lehenik eta behin herriko bi eragile nagusi deitu zituzten egitasmoaren berri eman eta haiekin elkarlanean aritzeko proposamena luzatzeko: Zintzur Euskara Taldea eta Irunberri Kantuz. Biek egitasmoarekin bat egin eta lanari ekin zioten berehala: herriko bazkaloste, Kantuz emanaldi, haur jarduera eta bestelako momentutan kantatzeko abesti bilduma osatzea.

Ekimena lehen hastapenetan zelarik, Cederna-Garalurrek izendatutako euskara teknikari berria heldu zen Irunberrira. Honek, herriko eragile ezberdinekin lanean aritzeko asmo eta gogoa erakutsi zuen eta berehala batu zen kantutegiaren proiektura. Egitasmoak bete-betean betetzen zituen Euskarabideak euskara eta euskal kulturaren sustapenerako dituen helburuak eta halaxe, lan taldea handitzeko proposamena egin zuen, Irunberriko San Juan Ikastetxe Publikoa proiektura batuz.

Halaxe, lau taldeek elkarlanean 123 abestiz onduriko kantutegia osatu zuten euskara, kantak eta kultur transmisioa uztartuz herrian eta herriarentzat.

Kantutegia abenduaren 24an aurkeztu zen Irunberriko plazan. Zintzur Euskara Taldeko Iraide Ongayk eta Cederna-Garalurreko teknikari Oskia Ollakarizketak proiektuaren berri eman zuten plazan bildutako herritarren aurrean eta bertaratutakoen artean Kantutegia banatu ondoren, Kantuz taldearen gidaritzapean hainbat abesti kantatu ziren.

Irazarra Helduen Elkartea eta Arangoiti Ikastola otamenaz arduratu ziren eta giro ederrean eman zen ezagutzera Irunberriko Kantutegia Olentzeroaren bisitaren aurretik.

Abestiak

Hator hator.

Hator neska mutil etxera

Gaztaina ximelak jatera

Gabon Gaba ospatutzeko

aitaren ta amaren ondoan

ikusiko duk aita barrezka

amaren poz atseginez.

Eragiok mutil

aurreko danbolinari

gaztainak erre artian

gaztainak erre artian...

Txipli, txapla, pun!

Gabon Gaba pozik igaro daigun.

Olentzero.

Olentzero joan zaigu

mendira lanera

intentzioarekin

ikatz egitera.

Aditu duanian

negua heldu dela

lasterka etorri da

berri ematera.

Horra, Horra,

gure Olentzero

pipa hortzian duela

eserita dago.

Kapoiak ere baitu

arrautzatxuekin

bihar meriendatzeko

botila arduakin.

Olentzero buru handia

entendimentuz jantzia

bart arratsean

edan homen du

hamar arruko zahagia.

Bai urde tripaundia

tragati baitu tragatu baitu

bai urde tripaundia

tragatu baitu zagia.

Azpimarratzeko

Euskararen inguruko esaldiak abestietan. «Euskara da gure arnasgune.», Berri Txarrak ; «Nire hitzak euskaraz datoz.», Ken Zazpi ; «Euskaraz nahi dut kantatu.», Zea Mays; «Euskaraz abestuz, bihotza zabaltzen.», Mikel Urdangarin; «Kantuan gatoz, bihotzak piztuta.», Huntza; «Euskaraz mundua uztartzen dut.», Zetak; «Ahotsak esaten dit euskaraz izan naitekeela.», Olatz Salvador ; «Euskarak batzen gaitu kantuan.», Esne Beltza.