mungia - Orain dela zor-tzi urte, hots, 2011 urtean, Roberto Ibañez trikitrilariari ideia bat bururatu zi-tzaion. Honen arabera, musikak umeengan izan dezakeen heziketa kutsutik abiatuta, eurei irakasteko proiektu bat antola-tzea posble izan da.

Datorren eguaztenean, urtarrilak 16, Agirre Jauregiko Mugire Txokoan, Mungiako ikastetxeetako lehen hezkuntzako bigarren mailako kasleek euskal doinuek gidatutako kontzertu didaktiko bat ospatuko dute.

Bertan, musikaltasunaren gaitasunetaz baliatuta euskal kulturaz gozatu eta gehiago ikastea ahalbidetuko du ekimenak. “Saioa, trikitixa, panderoa eta ahotsa erabiliz garatzen da, kantu tradizionala oinarri-tzat harturik, umeei hain eskura ez dituzten doinuak eta istorioak helaraziz; musika entzutea eta bizitzea da garrantzitsuena, baina modako kantuez gain, badago nondik jo hain ezaguna ez den errepertorio tradizionalean ere, eta hori da, hain zuzen ere, kultura transmisioan pauso bat emanda ziurtatu nahi duguna, beti ere, gaur eguneratuta eta ezagutzen dutenarekin lotura eta zerikusia azalduz”, adierazi zuen Roberto Etxebarriak. Trikitilari ezagunaz gain, Idoia Markaida, Mungiako musika eskolako irakaslea, izango da jardunaldiko dinamiza-tzaile eta azaltzailea.

“Saioa, trikitixa, panderoa eta ahotsa erabiliz garatzen da, kantu tradizionala oinarritzat harturik, umeei hain eskura ez dituzten doinuak eta istorioak helaraziz; musika entzutea eta bizi-tzea da garrantzitsuena, baina modako kantuez gain, badago nondik jo hain ezaguna ez den errepertorio tradizionalean ere, eta hori da, hain zuzen ere, kultura transmisioan pauso bat emanda ziurtatu nahi duguna, beti ere, gaur eguneratuta eta ezagutzen dutenarekin lotura eta zerikusia azalduz”. - O. Pérez