Aspalditik ez du Euskaltzaindiak hileko Osoko bilkura Nafarroako Jauregian egin. Egun, aldiz, bertara dator Euskaltzaindia, Nafarroako erakundea dena, euskararen Akademiaren sortzailea den Nafarroako Gobernuaren etxera, gobernu hau baita lehenagoko Nafar Foru Diputazioaren lekukotza eta ahalmena daramana.

Halakoa egiteko aukera ere ez da nolanahikoa. Ehun urte iragan dira Euskaltzaindia sor-tzeko asmoa abiarazi zenetik. Nafarroako Foru Diputazioa sortzetik izan zen partaide erakunde berriaren izate eta zereginetan. Horren ondorioz, Nafarroak eta euskarak egundoko aldaketak izan dituzte. Erregimen politiko desberdinak, gerra latza eta gerraondo are latzagoa? horiek guztiak izan dira Nafarroak eta Euskaltzaindiak bizi izan dituzten aldi gogoangarriak eta Euskaltzaindiak nafarrekin eta, oro har, euskaldunekin, duen konpromisoa berretsi dutenak.

Un siglo después, Navarra y Euskaltzaindia siguen trabajando juntos, en la colaboración institucional y en el mundo diario de la utilización del euskara con una presencia, una visibilidad y una vitalidad que hoy son más necesarias que nunca a la hora de conformar la cohesión de esta sociedad.

Asko eta modu askotako urratsak eman dira Nafarroan eta Euskal Herrian euskararen garapenerako. Erabakigarrienen artean, ziur asko, euskararen ofizialtasuna, nahiz eta lurraldez mugatua izan, bai eta euskararen presentzia normaltzea ere, are nabarmenagoa dena helduaroan, euskara ikasi dutenen zein belaunaldi gazteen artean.

Eginak, hala ere, ez digu eginkizuna ezkutatu behar. Oraingo erronka da euskara nafarren aho-mihietan gero eta gehiago erabiltzea, euskara bera digitalizazio garaian behar diren baliabideez ongi hornitzea? hitz batez, euskara aro berriei egokitzea erro-errotik, betidanik ezagutu duguna molde berrietan isurtzeko tenorean.

Gracias por tanto, al gobierno, a las instituciones de Navarra y a sus ciudadanos y ciudadanas por su leal colaboración durante estos cien años. Euskaltzaindia inicia su segundo centenario de actividad y sabe que para ello la aportación de los académicos navarros y de la sociedad navarra es un pilar imprescindible a la hora de conformar ese espacio común de utilización del euskera en todas las funciones que corresponden a un idioma en la sociedad. A la recíproca, Euskaltzaindia ofrece a Navarra esa leal colaboración que se traduce en múltiples actividades, eventos, publicaciones y trabajos de investigación comunes en lo relativo a la normalización y a la normativización del euskera, en sus históricas secciones de JAGON (Tutelar) e IKER (Investigación).

Egun, behin eta berriro aipa-tzen da esanetatik ekintzetara joan behar dela euskararen zereginetan. Konpromiso hitza ere aipatzen da. Horrexegatik, Euskaltzaindiak ekitaldi instituzional honetan berresten ditu bere mendeurrenean, Euskararen Akademiaren sorrera eta ibilbidea norabidetu dituzten gida-lerroak eta horiekiko engaiamendua. Euskararen indarberritzea ahalbidetzeko asmoz, komunitate zientifikoa egituratzea, askotariko iritziak euskara indartzeko bidean jartzea, euskararentzat oinarrizko azpiegiturak eraikitzen lagun-tzea, euskararen hiztun-elkartea ehuntzen ahalegintzea, bai eta euskal hiztunen hizkuntza eskubideak zaintzea eta defendatzea ere, horra hor gure eginkizunaren gakoak.

Euskaltzaindiak duela 100 urte hartutako erronkan sakon-tzeko borondatea du, mendeurren berri baterako oinarriak ezarriz, euskal gizartearen aniztasunetik eta herri-erakunde bakoitzaren eskumenetatik abiatuta.

Euskaldunen artean jaio zen Euskaltzaindia, euskararen Akademia. Nafarroako eta gainontzeko euskaldunen lagun-tza ere izan du sorreratik. Eta etorkizunean ere hala izan dadin ahalegin sendoak egingo ditu Akademiak, bere betiko goiburuari eutsiz: Ekin eta jarrai.El autor es presidente de Euskaltzaindia