Iazko ikasturtean hasi ginen baratzaren proiektuarekin. Eskola Komunitateak lotuko duen proiektu kooperatiboa da, natura eta bere zikloekin lotzen gaituena. Honen bidez, kontzientzia ekologiko eta osasuntsua izatera hurbiltzen gaitu, ikerketa eta informazioa bilatzera modu ludiko baten bidez.

Eskolako gure baratza, patioko sarrerako txoko luze batean kokatuta daukagu, zapalda batzuetan hain zuzen ere. Momentu honetan, perrexila, izpiliku eta beste landare aromatiko batzuk landatuak ditugu, eta honen zainketaz trantsizio gelako ikasleak ardura-tzen dira batez ere. Dena den, ikastetxeko proiektu ireki eta komuna da eta edonork parte har dezake.

Baratzaren proiektuarekin batera, konpostajearen proiektu bat lantzen ari gara. Konpostajea, hondakin organikoen deskonposizioaren emaitza den produktua da, humusaren antzeko ezaugarriak dituena eta lurra ongarritzeko erabili ohi dena. Bildu ondoren, hondakinak metatu egin behar dira usteltze prozesua edo deskonposaketa has dadin. Hau aurrera eramateko, 4. mailako ikasleek konpostajearen inguruko formakuntza jaso-tzen dute, hauek baitira konpostajea egitearen arduradun nagusiak. Formakuntza hori, mankomunitateko langileek aurrera eramaten dute, tailer batzuen bitartez. Bertan, hondakinak nola birziklatzen diren azaltzen dute lehendabizi, hondakin organikoetan zentratuz. Izan ere, 4. mailan gai hori lantzen ari baitira patioko garaian. Konposta egiteko, edozein hondakin organiko erabil daiteke. Guk eskolan, fruta azalak, ogi zatiak, sukaldatu gabeko jakien hondakinak, hostoak, etab. erabiltzen ditugu. Jolas-garaian haurrek sortzen dituzten hondakinak jaso eta modu egoki batean sailkatzen dituzte. Adibidez, fruta osoak ezin dira bota, animaliek ezin baitituzte txikitu gabe jan eta usteldu egiten dira, prozesua moztuz. Hezurrak ere, kanporatzea komeni da. Horretaz gain, animaliek zeregin garrantzitsua betetzen dute. Barraskiloak ager-tzen badira, hezetasun gehiegi dagoelako da, eta hosto lehorrak botatzea komenigarria litzateke. Inurri asko ager-tzen direnean, berriz, lehorra dagoenaren seinalea da eta ureztatu beharra dago.

Prozesu guztia osatzeko sei edo zortzi hilabete behar dira, eta egina dagoenean, gure baratza ongarritzeko erabiltzen dugu.

Etorkizunari begira, interesgarria litzateke, lortutako produktuei etekina ateratzea. Hala nola, eskolako komunitate osoaren artean banatzea.