“Buruz, bihotzez eta oinez!” ospatuko dugu aurtengo Nafarroa Oinez, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolaren eskutik. Lema egokia, edozein ekimen aitzina eramateko hirurak baitira beharrezkoak: burua, bihotza eta ibiltzeko tenplea, ordokietan ez ezik nafar euskaltzaleontzat hain ezagunak diren bide malkartsuetan ere. Hiruretatik aski izan dute ikastolen bultzatzaileek, gerra aitzinekoetatik hasita. Haiek, Errepublikak utzitako zirrikituez baliatuz, ordu arteko ametsa egia bihurtu zuten: eskola euskalduntzea. “Bizitza osoa eman dugu euskararen galera geldiarazi nahian, baina batzuk badoaz, eta besteak ez datoz”.
Arturo Campionen hitzak dira, euskaldunen hiri buruzagian hizkuntza heriotzara kondenaturik zegoelakoan esanak. Bada, 1931n Iruñean sortu zen lehen euskal eskolak kontrakoa erakutsi zuen: euskararen kateak etenik ez zuela. Handik hiru urtera, idazleak laurogei urte egin zituen egunean, eskolako haurrak bisitan joan zitzaizkion Txapitela karrikako bere etxera. “Batzuk badoaz, baina besteok bagatoz” zioen plaka bat eman zioten opari. Iruinxemeak nekez amets zezakeen omenaldi ederragorik.
Euskeraren Adiskideak, ikastolaren bultzatzaile
1925ean Iruñean sorturiko Euskeraren Adiskideak Elkarteak bultzatu zuen lehenbiziko ikastola hura. Euskara indartzea helburuarekin jaioa, itzal handiko jendea bildu zuen: Jenaro Larratxe (handik gutxira Iruñeko alkate izanen zena), Larrekoren seme Aingeru Irigaray mediku eta idazlea, Jose Agerre kazetaria, Maritxu Viscarret, Julia Fernandez Zabaleta irakaslea eta Atarrabiako ikastolari izena ematen dion Paz de Ciganda bera ere. Ezin aipatu gabe utzi, noski, euskarazko irakaskuntzan aitzindariak izan zirenak: Maite Saizar, Miren de Iruña, Catalina Astibia eta Felisa Almandoz. Eredu hura oinarritzat hartuz, Lizarran eta Elizondon ere euskal eskola bana zabaldu zuten.
Lizarrakoa 1933an, Eusko Ikaskuntzaren babespean eta Fortunato Agirre alkate abertzalearen laguntzarekin. Petra Azpiroz leitzar gazte-gaztea aritu zen irakasle: gaur egun harrigarria iruditzen bazaigu ere, hamazazpi urtetan hartu zuen ikastola zuzentzeko ardura. Baztango Ikastola 1935ean sortu zen. EAJren Elizondoko Euskal Etxetik bultzatu zuten, Ignacio Iturriak eginiko diru-ekarpenaz baliatuz. Zer esanik ez dago: 1936ko estatu kolpeak errotik eta bortizki moztu zuen hiru ikastolen ibilbidea. Bertan aritutakoek, jakina, faxisten errepresioa pairatu zuten. Hona hemen Mariano Izetaren testigantza, Elizondoko ikastolaren amaiera gogoan: “Errekete karlisten soldaduek ikastolako atea bortxatu, barnera sartu eta han aurkitu zituzten liburu guziak erre zituzten, eta mahaiak eta aulkiak eskola nazionaletara banatu, gure ikastola hustu ondoren. Gero, ate buruan “Cuartel de Pelayos” idatzi zuten, gure ikastola gerraren zerbitzuko bihurturik. Horiek guztiak guk ikusiak. Negargarria bai, zinez”.
Iruñeko eta Lizarrako ikastolen amaiera ere antzekoa izan zen. (Ametsa egia, Nafarroako Ikastolen Elkartea, 2015). Frankismoaren tunel beltzean sarturik, 1963ra arte ez zen ikastolak berpizteko pausorik egin. Lehenbizikoa, sortu gabea hila, ez da oso ezaguna: Iruñeko Irantzu Ikastola. Hura Jose Antonio Mugerzaren ekimena izan zen. Ikastetxea martxan jartzeko den-dena egina zuen, Itziar Orbea tolosar irakaslearen kontratazioa barne. Ikastola urriaren 15ean zen zabaltzekoa, Agoitz karrikako etxebizitza batean. Bezperan, ordea, gobernadorearen debekua heldu zen. Gipuzkoan ikastolak ugaritzen ari ziren garaian, agintari frankistek errotik moztu nahi izan zuten nafarren sorrera.
Uxue Ikastolaren zatiketa: San Fermin eta Paz de Ziganda
Mugerzaren ahaleginaren porrotak ez zituen garaiko euskaltzaleak kikildu: lanean segitu zuten, buruz eta bihotzez, lehenbiziko ikastola martxan jartzeko. Handik bi urtera lortu zuten helburua, Iruñeko Euskalerriaren Adiskideak elkartearen babespean. Uxue Ikastola da horren fruitua. 1965ean abiatu zen, Pozoblanco karrikako etxebizitza batean. Jorge Cortes-Izal, Luis Mari Lasa eta Fernando Zibiriain zeuden bultzatzaileen artean. Lehen irakaslea Mikele Gastesi gorritiarra izan zen. Ikastolako ikasleria etengabe hasi zen handitzen, oso azkar. 1969an hirurehun ikasle baino gehiago ari ziren, Iruñeko hainbat tokitan sakabanaturik zeuden egoitzetan: Baiona Etorbidean, Irrintzi Dorrean eta Lakartxela karrikan.
Egiari zor, ikasleria nola, tentsioa ere halaxe igotzen ari zen ikastolan. Gizartearen isla izanik, garaiko gorabeherek eragin handia izan zuten sortzaile, babesle eta irakasleen arteko xextretan: politika, erlijioa, irakasteko modua… Azkenean, 1970ean heldu zen gure herrian hain gustuko dugun zatiketa. Horren ondorioz, Uxue Ikastolatik bi sortu ziren: San Fermin eta Paz de Ziganda. Zatiketa guztiak bezala, hura ere gogorra izan zen, mingarria. Gaurko talaiatik ikusita, ordea, zalantzarik ez dago: hark on egin zion ikastolen mugimenduari. Izan ere, enbor beretik sorturiko bi adarrak hazten eta indartzen joan ziren, etengabe, ikastola handi eta sendo bihurtu arte. Hori guztia ospatzeko parada dugu gaur, Atarrabian: “Buruz, bihotzez eta oinez”.

Paz de Ciganda: euskera y ecología
Se cumplen cien años de la creación en Iruñea de Euskeraren Adiskideak (Los amigos del euskera), asociación surgida en 1925 para impulsar la lengua vasca. Como explica Kike Diez de Ulzurrun en el prólogo a la traducción de El barrio maldito de Félix Urabayen (Auzo madarikatua, Aingeru Epaltza, Pamiela, 2025), la sociedad tuvo un centenar de socios, de ideologías diversas. Entre ellos estaba Jenaro Larratxe, al poco tiempo elegido alcalde de la ciudad, el médico y escritor Aingeru Irigaray y la euskaltzale pamplonesa que da nombre a la ikastola protagonista del Nafarroa Oinez de este domingo: Paz de Ciganda.
Entre 1925 y 1936, Euskeraren Adiskideak organizó en Pamplona y otras localidades actividades en favor del euskera y la cultura vasca. Además, en 1931 impulsó la primera escuela vasca en la capital navarra. Los euskaltzales de Lizarra y Elizondo siguieron aquel ejemplo, creando otras dos escuelas vascas en esas localidades. Ahí empezó la “prehistoria” de las actuales ikastolas que, por supuesto, la sublevación de 1936 cortó violentamente y de raíz. Gracias a un interesante libro del pamplonés Ricardo Gurbindo (La Fiesta y la Hermandad del Árbol, Lamiñarra, 2023), hemos sabido que bastantes euskaltzales navarros, muchos de ellos miembros de Euskeraren Adiskideak, pertenecieron también a dicha hermandad, pionera en la lucha contra la deforestación y en defensa de los árboles y las zonas verdes.
Paz de Ciganda fue la líder de aquel movimiento, en el que participaron también otras mujeres como María Camino Huici, Dolores Llorente y María Aranzadi. Gurbindo recoge el testimonio del gran Joxe Miel Bidador, tan añorado: “En el caso de Paz de Ciganda, la posesión familiar de una importante fábrica de harinas de la ciudad le situaba en una cómoda situación financiera, desde la cual podía dedicarse de lleno a sus grandes pasiones: la ecología y el euskera”. Conscientes del gran valor ecológico del euskera, aquella gente unió la lucha por las zonas verdes con la defensa de nuestro idioma. Sostiene Gurbindo que “en las primeras décadas del siglo pasado existía un consenso social bastante generalizado en torno a la defensa y promoción del euskera, por lo que el proceder de la Hermandad coincidía por completo con el posicionamiento compartido por el resto de la comunidad”. De ahí que le resulte “difícilmente comprensible la actual conducta en contra de determinados sectores políticos”.
Cómo no estar de acuerdo. Una mínima sensibilidad cultural es incompatible con actitudes indiferentes e incluso negativas hacia el euskera, demasiado extendidas en nuestras instituciones. Si el hecho de ser la lengua vasca la mayor joya cultural de Navarra no es argumento suficiente, pensemos en la ecología, en la biodiversidad. También ahí tenemos una buena razón para impulsar el euskera. Así lo entendió Paz de Ciganda, una euskaltzale y ecologista adelantada a su tiempo.