Euskal Kostaldeko Geoparkea

Geoparkeak herritarrekin ospatu du UNESCOren "Txartel berdea"

09.02.2020 | 01:04
Geoparkeak herritarrekin ospatu du UNESCOren "Txartel berdea"
Geoparkeak herritarrekin ospatu du UNESCOren "Txartel berdea"

BILBO. Euskal Kostaldeko Geoparkeak beste lau urtez, 2022. urtera arte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari eutsiko dio. 

Albistearen berri joan den otsailaren 26an jakin zuen Geoparkeak eta "poztasun handiz" jaso zuten Debako, Mutrikuko eta Zumaiako Udalek, Geoparkea osatzen duten hiru udalerriek. 

Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriusoren hitzetan, "aitorpen honek hauspoa ematen digu eta lanean segiko dugu gure ondare naturala eta kulturala zaindu eta sustatzeko". Halaber, albistea ospatzeko nahia ere agertu zuen "era batera edo bestera Euskal Kostaldeko Geoparkearen parte diren lagun guztiei helarazi nahi genieke gure esker ona, erakundeei, gizarte-, ekonomia- eta hezkuntza-arloko eragileei eta, noski, Geoparkeko herritarrei, izan ere, Unescoren aitortza guztion elkarlanari esker etorri da".

Euskal Kostaldeko Geoparkea planetako ingurune pribilegiatuenetako bat da, bere historia eta edertasunagatik. Jendea liluratuta geratu ohi da, eta horregatik ohikoa da aldizkarietan, foroetan eta sare sozialetan gorantza eta piropo pila bat biltzea.

UNESCOk Geoparkea izaera berresten duen "txartel Berdea" ospatzeko, gorespen eta piropo horiek biltzea otu zitzaigun, eta Debako, Mutrikuko eta Zumaiako bizilagunei helaraztea. Bi eratara: kalean toki zehatzetan margotuz eta munduko leku ezberdinetatik iritsitako mezuak postal forman etxeko postontzietaraino iritsiaraziz.

Bizi garen tokian bizitzeagatik dugun zortea ikusteko modu bat da, eta ingurune eder hau zaintzeak duen garrantzia. Izan ere, kontatzen digutenean, gehiago baloratzen dugu daukaguna