Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak hiru ekintzekin parte hartuko du apirilaren 29tik maiatzaren 5a bitartean, estatu eta Europa mailan egingo den 2019ko Gazteriaren Europako Astearen baitan, bolondres eta gazteen parte hartzeko ekintzekin. Egun horietan zehar, Erasmus+ eta EBT (Europako Bolondres Taldeak) Europa guztian ekintzak egingo dituzte, gainera Europako ekitaldi bat eginen da Brusela neta bertan gazteak, proiektuko parte hartzaileak, gazteen taldeak eta arduradun politikoek hartuko dute parte.