Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzatuta

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege berriak lehenengo fasea gainditu du

Orain dela 15 urte indarrean sartu zen legea, eta orduz geroztik ez du aldaketarik izan

09.02.2020 | 23:28
Imagen de archivo de un teléfono móvil de alta gama.

Orain dela 15 urte indarrean sartu zen legea, eta orduz geroztik ez du aldaketarik izan

BILBO. Sailak aurreko legea eguneratzea beharrezkoa ikusi du, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 2/2003 Legea indarrean sartu zenetik 15 urte igaro direlako. Orduz geroztik gizartean aldaketa handiak gertatu dira.

Arautu beharreko praktika berri horien artean azpimarra daitezke merkaturatutako produktu berriak eta hauek erabiltzeko moduak, batez ere esparru teknologikoan. Edo kontsumo-ohitura berriak eta web-aren bitartekaritzarekin zerbitzuak eskaintzea, kontratazioen kasuan dokumentuen inguruko lasaikeria ?ahoz egindako edo idatzita formalizatu gabeko gero eta kontratu gehiago daude, edo atxikitze-kontratuak azaldu dira?, eta produktuak urrutitik publizitatzeko eta komertzializatzeko modu berriak. Horrek guztiak, Espainian zein Europan izandako eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuan eragin duten arauen inguruko hainbat aldaketekin batera, erregulazio osatua emango duen lege berri bat egitea eragin du.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege berriak kontsumoaren arloan administrazio publikoen arteko erlazioak antolatuko ditu, bai eskuduntzak erregulatzeko esparruan bai elkarren arteko lankidetza egituratzean. Halaber, hautemandako kontsumo-praktika berriak arautuko ditu, urrutiko edo merkataritza-establezimendutik kanpoko kontratazioetan arreta berezia jarriz.

Azpimarratu beharreko berrikuntzen artean aipatu behar da kolektibo jakin batzuk babesteko jarduketak areagotuko direla. Bertan bereziki kontuan hartuko dira kontsumitzaile edo erabiltzaile zaurgarriak edo bereziki babestu beharreko kolektiboak, adibidez, haurrak eta adineko pertsonak.

Lege berriak jardunbide egokien kodeei garrantzi handia ematen die, enpresak atxiki daitezkeen borondatezko sistema gisa. Horren haritik, Euskadiko kontsumitzaileak babesteko sistemaren euskarrietako bat indartuko du: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila legealdi honetan sustatzen ari den kontsumoko arbitrajea, gatazketan bitartekari gisa diharduelako eta konponbide-lana burutzen duelako. 2018an, beste 1.446 enpresek egin zuten bat kontsumoko euskal arbitraje-sistemarekin, eta abian jarri zenetik Euskadin jada 15.500 negozio baino gehiago daude sistema honetara atxikiak.

Estatutu berrian, batez ere, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen segurtasun-arloko babesa eta kontsumo-ikuskapena hartuko dira kontuan. Orain indarrean dagoen araudian alderdi horiek erregelamendu bidezko garapena egitera baldintzatuta geratu ziren arren, garapen hori ez zen gauzatu. Eta kontsumo-arloko zigorrak eta arau-hausteen katalogoa hobeto landuko dira.

Entzunaldi publikoa amaitu eta bildutako iritziak aztertu ondoren, araudia idazteko prozedura tramitatzen jarraituko da.

noticias de noticiasdenavarra