Madril - Espainiako Barne Ministerioaren urtekariaren azken datuen arabera, sexu-erasoen salaketen %49an, biktimak umeak dira eta orotara gertatzen diren abusuen %15a baino ez da ezagutarazten. Izan ere, arazoari ikusgaitasuna ematen zaio soilik aitak bortxatu ez zezan esekitokitik zintzilikatu zen 14 urteko gaztearen bezalako kasuetan.

Azken biktima mortalak aitak eraildako 15 urteko umea Andorran (Teruel) eta 11 urtekoa Benielen (Murtzia) izan dira.

Haurtzaroaren defentsaren aldeko erakundeak bat etorri dira umeen aurkako indarkeria geldiarazteko babes integraleko legea aprobatzeko beharrezkotasunean. Legealdia geldiarazita dagoenetik, bere horretan jarraitzen du arazoak. Hori dela eta, gobernu berriaren lehendabiziko 100 egunetan lege hori garatzea eskatzen dute, gaur egungo sistemak ez duelako bermatzen adingabeen babesa edonolako indarkeriaren aurka.

“Prebentzioan, detekzioan eta auzien judizializazioan gabezia handia dago kasuetan, detekta-tzeko baliabiderik ez duten profesionalak, eta kasu askotan, adingabeen aurkako indarkeria salatzeko gaitasunik ez duten profesionalak ditugu, euren eskubideak ezagutzen ez dituzten eta non salatu ez dakiten haur asko ditugu sistema ez dagoelako egokituta haiek salaketak aurkezteko”, gaineratu du Carmela del Moral haurren eskubideen analista juridikoak Save the Childrenen.

Aprobatzeke dagoen lege berriak, haurtzaroa babes bereziko ondasun kolektibo bihurtzeko aldaketa dakar, eskubide subjektiboen titular bezala kontsideratuz adingabeak. Gainera, edonork adingabe bat ikustekotan babes ezeko, arrisku edo biolentzia egoera batean, horretaz informatzeko beharra ezartzen da. Izan ere, haurren aurkako indarkeriaren pertzepzioak aldaketa bat behar du Espainian ezkutatuta geratzen delako. “Kezkatzen gaitu kasuen %15 bakarrik poliziara iritsi edo salatzen dela, hortaz, datu ezagunak errealitate askoz handiago baten icebergaren punta baino ez lirateke izango”, adierazi du Del Moralek. Horrekin batera sistema judizialaren arazoa aipatu du: “Lehen oztopoa salaketa da, baina, gero, indarkeriak oztopo gehiago aurkitzen ditu, adibidez, haurrei egokitzen ez zaien sistema judiziala; sistema judizialak beren erritmoetara egokitu behar dira, sistema bertatik pasatzen direnerako berriz biktimizatu ez daitezen”.

Izan ere, orain indarrean dagoen sistemak erantzuna ematen du, baina arazoa da ez dagoela baliabide guztiak dituen erantzun integralik. Hortaz, bete beharreko hutsune bat dago. “Umeek ez dute salatzen beldur direlako, kasu gehienetan erasotzailea adingabearen konfiantzazko inguruan dagoelako edo zuzenean familiakoa delako”, azaldu du Del Moralek. Gauzak horrela, segurtasun eskasa duten eta segurtasuna behar duten espazio anitz daude, eskolak, kirolguneak edo merkataritza-guneak bezalakoak.

Lege berriak gobernua behar du, eta egoera ikusita, badirudi luzerako itxaron beharko duela, adostasun batera heltzeko elkarrengandik gero eta urrunago dauden sentsazioa helarazten dutelako alderdiek. Dena den, adostasun batera heltzekotan gobernu berriaren lehentasunen artean egongo al da adingabeen aurkako indarkeriari babes gehiago ematea?