BILBO. Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko lau tren jarriko ditu zirkulazioan. Museoa Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoarena da, eta Azpeitiatik Lasaorako bidea egingo dute, abuztuaren 15etik 18ra. Ostegunean 12:30an aterako da, larunbatean, abuztuak 17, 12:30an eta 18:00etan, eta igandean 12:30an.

Museoko instalazioak asteartetik larunbatera 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era izango da, eta igande eta jaiegunetan, astelehenean izan ezik, goizez bakarrik, 10:30etatik 14:00etara.

Lanegunetako diesel trenen zerbitzua

Horrez gain, abuztuan egunero diesel trakziozko bi tren zirkulatzen dute, lanegunetan asteartetik ostiralera. Irteera orduak Azpeitiko Burdinbidearen Museotik Lasaora honako hauek dira: 12:30ean eta 18:00etan.

Museoak bere instalazioetan Europako trenbide bildumarik hoberenak erakusten ditu, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun, diesel eta elektrikoak diren tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa izandakoaren bitartez, eta XIX. mendearen amaieratik trenetan erabilitako uniformeen erakusketa bikaina eta mundu osoko tren arloko erloju bilduma hoberenetakoa dauzka.

“Mugikortasun elektrikoak 130 urte Euskadin” erakusketa

Historikoki, Euskadi mugikortasun elektrikoaren arloan liderra izan da penintsula osoan. Euskadin jarri zen abian estatuko lehen tranbia elektrikoa, 1896an, Bilbo eta Santurtzi artean, baita lehen tren elektrikoa ere, Ulia mendikoa, 1902an. Gaur egun ere, Euskotrenek gauzatzen du penintsulako tren elektrikoaren ibilbide luzeena, Amara eta Loiola geltokien artekoa, zeina duela 116 urte elektrifikatu baitzen, 1903an.

130 urteko ibilbidearen ondoren, interesgarria da atzera begiratzea eta Euskadiko mugikortasun elektrikoaren historia aberatsa aztertzea. Horretarako, Museoko kotxe-tokietan banatutako 16 panel jarriko dira ikusgai erakusketan, eta abentura teknologiko honen protagonista izan diren zenbait ibilgailu ere ikusi ahal izango dira. Bestetik, trakzio-azpizentralaren ondoko eraikinean, Urolako trenak 1925etik erabiltzen zituen trakzio-energia transformatzeko eta artezteko sistema konplexuak ikusteko aukera izango dute bisitariek.