Arraina, fruta, barazkiak etaharagia beti herriko dendetanerosi ohi du Amaia OlinagaAballarriko sukaldari eta jabeak.Produktu freskoa, beti Urnietan; etaSan Migel jaietan ere hala izango da.Izan ere, Olinagak oso argi baitueuskal lapikoek dutela arrakastaherrian: “Guk dena momentuan egiten dugu: tosta edo ogitarteko bateginez gero, ogia moztu, onddoakaparte egin, etxean egindako tomatea jarri? Dena unean bertan”, azpimarratu digu sukaldariak.

Hala, festetan sarturik, janarieskaintza berezia egin dute, eta, otartekoei dagokienez, honako hauekeskaini: urdaiazpikoa, mixtoa, solomoa piperrarekin edo gaztarekin,patata-tortilla, eta, hirugiharra piperrarekin edo gaztarekin. Plater konbinatuak ere salgai izango dituzte,honako hauek, hain zuzen: arrautzak, udaiazpikoa eta patatak; xerra,arrautzak eta patatak; arrautzak,solomoa eta patatak; eta, azkenik, sekretua, patatak eta piperrak. “Jaietan, kalitatea mantendu eta denamomentuan egiten jarraitu nahidugunez, hau eskainiko dugu,zehazki, ogitarteko eta plater konbinatuei dagokienez”, azaldu du.

Honez gain, entsalada mistoa,etxeko urdaiazpiko kroketak etapatata braboak ere izango ditu bezeroak eskuragai. Goizetan, noski, betibezala, barra bete pintxo ere topatuko du jendeak. Izan ere, asko etaasko baitira Aballarriko tortillak dastatzera hurbiltzen diren bezeroak,ugaritasun handia dute-eta bertan:patata, urdaiazpikoa, piper-berdea,bakailaoa, antxoak, perretxikoaklangostinoekin, begetala, txorizoa?Pintxo hotzetan, berriz, errusiarentsaladilla, atunduna, iberokoakospetsuak dira oso. Baita antxoa etalegatza fresko arrautzaztatua ere.Eta, berritasun gisa, txorizo eta odolki egosia ere eskaintzen dute.

Hori guztia errazioetan dasta dezake edonork urte osoan, baina bestejaki batzuk ere badituzte leku askotan ez dituztenak. Esaterako, tripakiak, muskuiluak etxeko tomatearekin edo txekor muturrak arrautzaztatuta, piper berdearekin. Kartaz kanpo ere beti izan ohi dute olagarroa eta garaian garaiko arrainfreskoa: antxoak, legatza, bakailaoa,txitxarroa, apoa?

Lokala, berriztaturik

Orain bi urte goitik behera eraberritu zuten lokala. Irekiera 2017komartxoaren 3an izan zuten. “Ia barraguztia berritu genuen, jangela erebai. Egurra lakatu, ataria berriztatu? Dena berrituta. Jendeak begiratu eta erabat desberdin dagoela dio.Pozik gaude emaitzarekin”, adierazi du Olinagak umoretsu.Sukaldean bera egon ohi da lanean,eta, barra gobernatzen duena,berriz, Xebero Ibargoien dugu; senarra. Negozioaren fundatzailea,berriz, Ambrosio Olinaga da; aita.Izan ere, bere emazte Mari Canflanca tolosarrarekin batera zabaldubaitzuen Aballarri 1984. urtean, hainzuzen ere; bost urteren buruan alaba gehitu zitzaien. “Izena Urnietakomendiarengatik jarri genion”, argitu dute.

Lanegunetan Eguneko Menu ederra eskaintzen dute, launa platerenartean lehenengo eta bigarren platera bana aukeratzeko. “Lekak, arroza kubatar erara, gula-entsalada,perretxiko, zainzuri eta kalabazinnahaskia, arrautzak xolomo etapatatekin, bakailao frijitua piper berdeekin eta eguneko arraina, horidugu, esaterako, egun batez aukeran”. Postrea? Etxekoak, gehienak.

Ogitarteko txikiak, nagusi Lokal honen barrak zerbait bereziabadu, hori, zalantzarik gabe, bereogitarteko txikiak dira: iberikodunak, tortillak, muturrak? “Ogitarteko txikietan gauza asko egitendugu; denetatik. Hamaiketakoa jatera etortzen da jendea, eta, gusturajaten dute”, azaldu du sukaldariak.Gosariak ere ederrak ematen dituzte. Halatan, asko dira telefonoz deitu eta eramateko eskatzen dutenak.Izan ere, ibilbide gastronomiko handiko taberna eta jatetxe mitikoa baitugu Aballarri Urnietan; eta hala segidezala!

Ostiralero, bipintxo“Beti patata-tortilla eskaintzen dugu,hori jendeak eskatzen baitu etengabe; eta, honez gainera, beste pintxobat, ostiralero aldatzen duguna:errusiar entsaladilla, hanka egosiapatatekin, txanpinoiak saltsan,itsaski-puddina? Harrera ona dutedenek”, adierazi digu Amaia Olinaga sukaldariak. Zehazki, 19.00etatik21.00etara izaten da pintxopotea, eta,bezeroek edaria ordaintzen dute;pintxoa doakoa da. Baina gutxienezeuro bateko kontsumoa egin beharizaten dute. “Gustura gaude pintxopotearekin, leku eta adin guztietakojendea datorkigulako”, diote.