BILBO. Bestalde, 2019ko irailean Euskal AEko hotel-establezimenduetan 627.884 ostatu-gau erregistratu dira; hau da, aurreko urteko irailean baino %4,5 gehiago, 26.801 ostatu-gau gehiago alegia. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Bizkaian eta Gipuzkoan, %4,9ko eta %6,6ko igoerekin, hurrenez hurren. Araban, aldiz, %3,9 jaitsi dira.

Euskal AE osoan, Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %0,4ko aldakuntza negatiboa izan dute 2019ko irailean, aurreko urteko irailarekin alderatuta. Jatorria atzerrian dutenak, aldiz, %12,8 igo dira. Arabaren kasuan, sarrerek bilakaera negatiboa izan dute bi jatorrietan, %0,1ekoa Estatutik etorritako pertsonen kasuan eta %8,5ekoa atzerritarren kasuan. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak %0,5 igo dira, eta atzerrikoak, berriz, %14,2. Gipuzkoan, azkenik, Estatuko sarrerak %1,7 jaitsi dira, eta atzerriko sarrerak, berriz,%16,2 igo.

Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,98 egunekoa izan da irail honetan, 2018ko iraileko batez besteko egonaldiaren 2,01 egunen azpitik. Araban, iazko iraileko 1,89 egunetatik aurtengo iraileko 1,87 egunetara jaitsi da, eta Bizkaian, berriz, 1,95 egunetatik 1,91 egunetara jaitsi da. Azkenik, Gipuzkoan ere batez besteko egonaldiak behera egin du: 2,12 egunekoa izan zen 2018ko irailean, eta 2,11 egunekoa 2019koan.

Plazakako betetze-mailari doakionez, ehuneko 0,7 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2018ko iraileko %66,6tik aurtengo iraileko %67,3ra iraganez. Araban ehuneko 1,7 puntuko jaitsiera izan da, %60,6tik %58,9ra. Bizkaian ehuneko 0,6 puntuko igoera erregistratu da, 2018ko irailean okupazioa %64,9koa izatetik joan den irailean %65,6koa izatera. Gipuzkoan betetze-maila ehuneko 1,5 puntuz igo da, aurreko urteko iraileko %70,9tik azken iraileko %72,4ra igo baita.