Olentzero eta Mari Domingiri harrera Mendebaldean

Urtero bezala, aurten ere ongi etorria egin genien ikasle guztiek, besta giro ederrean

12.01.2020 | 06:18

iruñea - Abenduaren 20an, urtero legez, Mari Domingi eta Olentzerori ongi-etorria egiten zaie gure ikastolan. Goizean, ikasle guztiak baserritarrez jantzita, Olentzero eta Mari Domingirekin ikastolan barna ibiltzen dira gure abestiekin gozatzen. Gure bi urteko txikiek ere txupetea ekar-tzen dute Mari Domingi edo Olentzerori emateko!

Areto Nagusian biltzen gara denok eta Mari Domingi eta Olentzerorekin izaten gara abestiak kantzatzen. Aukera ere izaten dugu beraiekin solasean aritzeko. Gero, amaiketako ederra prestatzen digu ikastolak, txokolatea eta bizkotxoa txikienentzako eta txistorra DBHko ikasleentzako.

Goizeko jarduera hau eskola barruko ekintza izaten da, ikasleen-tzako. Arratsaldean berriz, Jaso Ikastolak antolatzen duen Mendebaldeako Olentzeroren kalejiran aritutzen gara ikastolako gurasoekin eta gurekin elkartu nahi duen auzoko eta auzotik kanpoko edonorekin. 18.00etan abiatzen gara ikastolatik Mendeabaldeako auzoan barna. Kalerija egiten dugu Olentzeroa eta Mari Domingirekin batera. Zanpantzarrak, akordeoia izaten dugu eta nola ez, gure ikastolako txistulariak eta dantzari bikainak.

Amaieran, ikastolako frontoian gure txikiek aukera izaten dute Olentzeroa eta Mari Domingirekin argazkiak ateratzeko eta Gabonetarako eskatu dituzten opariak zuzen zuzenean beraiei eskatzeko. Arratsaldeko festa Haur Hezkuntzako 3. mailako gurasoek antolatzen dute ikastolako HIZPRO arduradunarekin batera. - J.I.