orgeri erronka bat luzatu genion eta onartu zuen. Erronka handia berarentzat eta gurentzat, eskolako LH 6. mailako ikasleontzat: txirrindulaz Arga ibaiaren iturburutik Ebro ibaiaren itsasoratzeraino ibilbidea egitea eta MARFAN sindromearen ikerkuntzan laguntzeko dirua biltzea.

Marfan sindromea, gaixotasun genetikoa da eta sindrome hau daukaten pertsonak altuak, argalak eta malguak izan ohi dira. Sindromeak bihotzean, odol hodietan, hezurretan, begietan, azalean, nerbio sisteman eta biriketan arazoak dakartza.

Kurtso hasieran, gure irakaslearen lagun bat, Jorge, hitzaldi bat ematera etorri zen. Hitzaldia amaitutakoan zerbait egiteko gogoz gelditu ginen, baina ez genekien zer. Eskolan, Arga ibaiaren ura Mediterraneo itsasora nola iristen den, iturburutik itsasoratu bitartean, landu genuen eta pasabidean grafiko bat sortu genuen.

Nork eginen zuen halako astakeria? BAI! Jorgeri Argaren ibilbidea egun bat eta erdian egiteko apostua luzatu genion. Dena afari baten truke eta, nola ez, Jorgek erronka onartu zuen.

Hasieran, gure arteko apostua besterik ez zena erronka solidario bihurtu zen. Jorgek MARFAN sindromea duten pertsonen berri eman zigun eta ondorengo proposamena luzatu zigun, MARFAN sindromea duten pertsonak laguntzeko: berak bizikletan 560 kilometro eginen zituen eta gure lana erronkaren inguruko gainontzeko lana (web orrialdea, erronkaren berri ematea, dirua lortzeko ekintzak antolatzea...) gure esku egonen zen.

Arga ibaiaren iturburua (Urkiagako Lepoa, 891m) eta Ebro ibaiaren itsasoratzea, Tarragonan, lotzen ditu. Horretarako Arga, Aragoi eta Ebro ibaien ibilbideak jarraitzen ditu.

Egungo egoeran sartu baino lehen dirua biltzeko asmo hauek genituen: zozketa bat antolatu behar genuen lortutako eduki ezberdinekin; azoka solidarioak antolatu edo Jorgeri kilometroak erosteko aukera emanez.

Baina koronabirusak hau guztia gelditu zuen. Berri gehiago jasotzeko sortutako web orrian sartu ahal zarete: https://sites.google.com/educacion.navarra.es/jorgerenerronka/