Aitor Etxarte joan zaigunean edo zoritxarreko pandemia honek eraman duenean, bukatu gabe gelditu zaion egitasmoa gogoratu nahiko nuke bere oroimenez.

Udal ikastola edo ikastola munizipala sortu eta eratu zeneko dokumentazio eta lekukotasun bilketan ari zen. Elkarrekin mintzatu ginen azken aldietan horixe izan genuen gaia.

Ikaskuntza euskalduna eta publikoa defendatzea izan zen beti Aitor Etxarteren asmo nagusia eta azken aldian karguak eta zereginak utzi ondoren, historiaren atal ttipi baina esaguratsu hori lantzen ari zen: Udal ikastolaren historia. Bukatu gabe gelditu beharko ez lukeen egitasmo apal baina garrantzitsua.