nauteri astetik bueltatu ginenean “Koronabirus” hitza agertu zen gure hiztegian eta ia txantxtetan eta pozez komentatzen genuen, Txinan, urrutiko leku batean gertatu zela… Gero Italian, hurbilago... Eskolara ez etortzeko aukera zegoela… Guretzat ia pentsaezina zen aukera.

Martxoaren 12an oso egun arraroa izan zen: astelehenetik aurrera eskola itxi omen behar zen bi astez. Ba-tzuk eskolara joan ginen eta hor egun osoa eman genuen, beste batzuk goizean zehar etxeratu egin ziren eta gutxi batzuk ez ginen joan, soilik gurasoak materialaren bila agertu ziren… Egun tristea izan zen, ze guk asko ez ulertu arren, helduen aurpegien kezka eta tristura nabaritu baikenuen. Irakasleak berak ere ez zuen jakin gure galderei erantzuten.

Hortik aurrera gure konfinamendu arraroa hasi zen. Bi aste hauek oso luzeak izan ziren, ikasturtea bukatu zen arte.

Egia da etxera joan ginela, hala ere Ermitaberrirekin ez genuen kontakturik galdu. Hasieratik hor egon ziren irakasleak gurekin batera. Egunero elkarrekin konektatu ginen lan egiteko prest, dena antolatuta genuen eta zalantzak izanez gero, irakasleak berehala lagundu zigun. Hori guretzat garrantzitsua izan zen, errutina bat eman zigun. Lanaz aparte, astero bideo-deiak ere antolatu zituzten: gelakoa, beste gelakoekin, talde handitan, talde txikitan... Une horretan elkar ikusteko, gure bizipenak kontatzeko, zorionak emateko, barre egiteko... aukera izan genuen. Egia esan irrikitan ginen halako momentuak heltzeko, indarra ematen ziguten.

Orain hobetu ulertzen dugu Ermitaberrin, ikasketez aparte, gu ongi egotea, entzunak izatea eta gure sentimentuak azaltzea ezinbestekoa dela.

Dei hauetan gauza asko partekatu genituen: sentsazioak, kezkak, beldurrak, aita edo ama kutsatu zirela, arratsaldeko zortzietako txaloak eta ondorengo bingoa bizilagunekin edo balkoitik ospatutako mozorro festarena.

Azkenean kalera ateratzen utzi ziguten eta uda pasata berriro eskolara itzuli ginen.

Dena erabat aldatuta dago. Denak burbuiletan gaude, ezin dugu materiala elkarbanatu, musukoa eraman behar dugu, eskuak garbitu ilaran komunera eta patiora joateko, leihoak ireki eta abar. Eskolan, dena ongi antolatzeaz arduratu dira, gu segurtasunez etorri gaitezen. Arau asko daude baina, egia esanda, jadanik ohituratu gara eta normaltasunez daramagu. Gure gelan positibo bat sortu zen eta guztiok etxeratu gintuzten. Berehala ordenagailuz lanean hasi ginen, hala ere, oso egun luzeak izan ziren. Askoz hobeto gaude eskolan lagunekin, hemen gustora eta ziur sentitzen gara. Pentsa norainokoa den sentimendua, gure ikaskideetako batek, pozaren pozez, bere mahaia besarkatu zuela.

Ikasturte arraroa da denontzat eta gure irakasleak dioen bezala, “zoragarriak eta txapelddunak” gara, egoera honetara primeran egokitu garelako eta inork baino hobe betetzen ditugulako arauak. Txalo handi bat gure-tzat!