Estitxu Fernandez eta Erika Lagoma

"Espazioa modu parekide batean banatzen ikasi behar dugu"

04.03.2021 | 00:31
"Espazioa modu parekide batean banatzen ikasi behar dugu"

Tene Mujika

lesaka – Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen dituen Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka gure ikastolako bi ikasle ohi hauentzat izan da. Aurten, gainera, bi beka banatu ditu Tene Mujika sariak: Jon Abril beratarraren emakumeen lanbideei buruzko ikerketa bat eta gure gonbidatuen, Erika eta Estitxuren, amatasunari eta feminismoari buruzko elkarrizketa-sorta.

Biak Tantirumairu ikastolan ibilitakoak zarete, baina gogoan al dituzue ikastolako garaiak?

Erika Lagoma –Ikastolako oroi- tzapen on pila bat ditugu. Ez dugu ikastola ahazten, garrantzitsua da hainbertze ordu pasa ditugun leku horretako oroitzapen onak izatea. Oroitzen ditugu lagunak, irakasleak, egindako ekintza eta jarduerak€ eta gauza berezi bat dugu gogoan, beti oroitzen dugu ikastolako intxaurrondoa. Urtero intxaur jatea egiten genuen. Gure gelako batek ogia ekartzen zuen eta intxaurrondoak ematen zituen intxaurrekin, intxaur-jatea egiten genuen. Eskerrak eman nahi dizkiegu gure irakasle eta ikaskide izandako guztiei, ditugun oroitzapen eder horiengatik! Dena den, oroitzapen guztiak ez dira onak. Erronkak eta momentu zailak ere bizi izan genituen baina irakasle eta lagunei esker, zailtasun horiek errazago pasa genituen.

Biak ala biak, lan aunitzetan ibiliak zarete: bertsotan, telebistan, futbolean, irakaskuntzan€ Non aurkitzen zarete gusturago?

E.L. –Nik bi alaba ditut eta horrek azken urteotan denbora aunitz eskatu dit. 9 urte dituzte orain, eta aitzinako urte guztietan etxetik kanpo lan egiten aritu naiz baina beti nere alabei begira. Urte berezi batean nago, aurten berriz ere hasi naiz bertsotan, urte batzuk kantatu gabe egon eta gero, dena ezin delako egin. Denbora mugatua da eta norberak bere burua zaindu behar du. Garai batean bertsotatik alden-tzea erabaki nuen eta aurten nire zaletasun hori berreskuratu dut eta, gainera, Estitxurekin batera liburu bat idazteko aukera suertatu zait. Non sentitzen naizen gusturago? Momentuan erabakitzen dudan toki horretan, gorputzak gustura dagoela adierazten didan toki horretan aurkitzen naiz gustura. Ez dakit gauzak bortxaz egiten, nere ilusio eta gogo guztia paratzeko, egiten ari naizena sentitu behar dut benetan.

Biak bertsolariak zarete. Non eta noiz hasi zineten bertsotan? Noiz kantatu zenuten azkenekoz jendaurrean? Nola ikusten duzue emakumearen papera gaur egun bertsolaritzan?

Estitxu Fernandez –Ni bertsotan Tantirumairu ikastolan hasi nin-tzen. Irakasle bat etorri zen eta harekin hasi nintzen bertsolaritzaz maitemintzen. Ondoren bertso eskola sortu zuten Bortzirietan, Manolo Arotzena eta Bittor Elizagoien bertsolarien eskutik. Hagitz gazte nintzela hasi nintzen mundu horretan eta hagitz gustura pasa nituen urte batzuk. Jende aitzinean kantatu nuen azken aldia, Durangoko Jardunaldi Feministetan izan zen, Erikaren babesean. Lagunen maitasun eta babesa aunitz lagun-tzen dizu jende aitzinean kanta-tzean. Emakumeok gure bidea egiten ari garela uste dut, sistema hau parekideagoa izan dadin. Bertsozale Elkartea gai horretan, iruditzen zait, gizarte mugimenduen artean hagitz aitzindaria den elkarteetako bat dela.

E.L. –Emakumeen papera bertsolaritzan dagokionari buruz, galdera bat eginen nizueke: zuei iruditzen zaizue neska aunitz ibiltzen direla gaur egun bertsotan? Bai? Orain ikusten ditugu neska dezente bertsotan, duela urte aunitz baino gehiago baina datu bat emanen dizuet: emakumeok plazaren ehuneko hogeia hartzen dugu bakarrik. Aitzinera ari gara, baina, oraindik ere, parekidea izanen zen ehuneko 50 horretara ailegatzeko bide handia falta da. Garrantzitsua da kon-tzientzia hartzea bide hori egiteke dagoela. Aunitz gustatu zaidan esaldi bat erranen dizuet, zer pentsa ematen duena: batzuk lekua hartu dezaten, bertze batzuk utzi behar dute. Espazioa modu parekide batean banatzen ikasi behar dugu.

Noiz eta nola sortu zen Tene Mujika bekaren merezidun izan den lan hau egiteko asmoa?

E.F. –Gu ama izan garenetik aunitz hausnartu dugu amatasunari buruz, zer balio ematen zaion, edo ez zaion ematen€ Tokatzen zaizunean konturatzen zara gure amek, amatxik, egindako lanaz. Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan, Durangon, konturatu ginen bazirela ama pila bat euren esperientzia kontatzeko prest zeudenak. Ama desberdinen testigantza jasotzea garrantzitsua zela konturatu ginen, hau da, bizipen horiek jasotzea. Ba-tzuetan iruditzen zaigu amak badugula erreferentzia bakar bat, edo bi edo hagitz gutti, edo izan gaitezkeela ama bakarrik modu batera eta guk uste dugu ezetz, guk uste dugu ama bakoitzak erabaki beharko lukeela amatasuna nola bizi, zer ama izan nahi duen gizarte honetan. Batzuetan ez dakigu ama garen gu nahi dugulako edo presio bat nabaritu dugulako kanpotik. Benetan izan gaitezke ama libreak? Benetan da hautu libre bat? Horiek dira gure galderak.

Hamahiru elkarrizketa bilduko dituzue liburuan. Nola aukeratu dituzue elkarrizketatuak? Jakiterik bada nor elkarrizketatuko duzuen?

E.L. –Hamahiru elkarrizketa izanen dira. Ahots nagusia amei eman nahi izan diegu, emakumeen ahotsa beti isildua izaten baita. Bildu ditugun elkarrizketatuak, gaur egungo sistema zalantzan jartzen duten ama batzuk dira. Ama libre bat izateko gauzak ez daudela modu egokian antolatuak uste duten pertsonak dira. Profil desberdinak aukeratzen saiatu gara. Inguruak eragina du: gure familia nolakoa den, ni bakarrik izan naizen ama edo nire familia bi emakumek osatzen duten, adopzioko ama banaiz, egoera ekonomikoa€ aldaera guztiak kontuan hartzen saiatu gara.

"Gure ustez ama bakoitzak erabaki beharko luke amatasuna nola bizi, zer ama izan nahi duen gizarte honetan?