maiur Ikastolak biziki indartu eta bultzatu nahi du bizikidetza eta gatazken inguruko kudeaketa ikastetxeko esparru guztietan, prebentzioa helburua izanda. Horregatik, gure ikastetxeak LAGUNTZA PROGRAMA-ren aldeko apostua egin du, Nafarroako beste hamaika ikastetxe pilotorekin batera. Sinetsita dugu eskolek alderdi kognitiboaz gain, arlo emozionala ere landu behar duela. Eskolak ausardiaz jokatu behar du, haurrei beharrezko tresnak emanez eta gaur egungo gizarte eredua zalantzan jartzen eraldaketak bultzatzeko.

Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza eta Hezkidetza atalaren bitartez, Kataluniako Ekologia Emozionaleko institutuko profesionalek, irakasle talde bat formatu zuten. Ondoren, irakasle talde motorrak gainontzeko lankideei proiektua aurkeztu zien Ikastetetxean Laguntza Programa martxan jartzeko. Ideia asko eta interesgarriak jaso ondoren, irakasleok beti presente izan behar dugun abiapuntua gure buruari begirada ematea da. Virginia Satirrek zioen bezala, "Egin zure barru-barrurainoko bidaia. Aurkitu zure izena daraman altxor hori. Behatu arretaz altxor horri. Unibertsoko baliabide guztiak dituzu (...)". Hezkuntza Emozionalak pertsona guztien zoriona eta ongizatearen alde egin behar du; horrenbestez, eskola, kontaktu, zaintza eta babeserako komunitate bihurtu behar da. Izan ere, beti dugu zerbait ikasteko eta bide luzea egiteko.

Belaunaldi berriei laguntzeko, beren bizitzekin arduratsuak eta ekintzen ondorioez jabetu daitezen, hiru dimentsio garatu behar dira: harremanak nirekin, harremanak beste pertsona batzuekin eta harremanak munduarekin. Gure ikasleen kudeaketa emozionala errazteko, Ekologia emozionaleko baliabideen maletatxoa erabiltzen hasi gara. Bertan dauden proposamenak modu mailakatuan erabil daitezke eta erabilera malgua dute.

Laguntza Programaren bidez, familiak gonbidatu ditugu gurekin batera ibilbidea egin dezaten, jazarpen edo ziberjazarpen arazoak elkarrekin kudeatzeko. Halaber, ikastolako maila guztietan ere, dagoeneko jarduerak burutzen ari dira, guzti hau aurrera eramateko asmoz.

Bukatzeko, Soler&Conanglaren hausnarketa batekin amaitzea gustatuko litzaiguke: "Gizakiak berezkoa duena doakoa eta balio-tsua da, guztion eskura dago hori eskaintzea. Hor datza berezitasun eta kalitate emozionala".