ldaketa hauek, lehenik, DBHn hasi genituen, EKI proiektuarekin, hain zuzen. Euskal curriculuma oinarri eta ardatz izanda, hezkuntza xedeak erdiestea ahalbidetzen duen konpetentzien araberako eta integrazioan oinarritutako eredu pedagogikoa bultzatuz. Ondoren Lehen Hezkuntzara igaro zen, aurten LH 4. mailara iritsi delarik.

Bestetik, 2002/03 urteetan hasi ziren ikastolak 0-6 etaparen finkatzea helburu zuen Haur Hezkuntzako Ikastolen Proiektua burutzen. Honela, HHrako Proiektua konpetentzien araberako ikuspegitik osatzeko xedearekin, 2016/17an, Kabi proiektu berritzaileari ekin genion Iñigo Aritzan.

2017/18 ikasturtean Lehen Hezkun-tzan jarraipena eman genion ADAXKA proiektuaren bitartez. Orduz geroztik, gure proiektua gara-tzeko ikas materiala egokitzen joan gara, denboraren eta ezpazioaren kudeaketari buruz zein, irakaslearen paperan inguruan hausnartzen aritu gara.

Aurretik esan bezala, ikas materiala gure ikasleen erritmora egokitzen urteak daramatzagu, beste hainbat ikastolak bezala. Horrexegatik, Ikastolen Elkarteak Lehen Hezkuntzako 1.,2. eta 3. mailarako ikas material berria sortzen hasi zen hezkuntza berritzaile eta garaikideari egokitzen zaion KIMU materiala. Honek, hiru arlo barne biltzen ditu.

Irakurketaren eta idazketaren ikaskuntzaren ikuspegi soziokonstruktibistan oinarritzen da arlo hau. Izan ere, ikaslearen hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentziaren garapena bermatu nahi du. Ereduak barnera-tzetik abiatuz, eta hainbat egoera esperimentatuz, sormena bultzatzen du. Guzti hau lortzeko KIMUK hiru osagai eskaintzen ditu: obra literarioak eta audioak, ikaslearen bilduma eta material manipulatiboa.

Matematikarako konpetentzia garatu ahal izateko, elkarrekiko osagarri diren bost ikaskuntza-testuinguru lantzea proposatzen da, denak ere matematikaz eta matematikarekin gozatzeko aukerak izan daitezen zainduz: ikaslearen bilduma, desafioak, jolasak, ikerketak eta errutinak

Matematikako proposamen didaktikoaren baitan, unitatearen asmoa eduki berriak ikasleari gertukoa edota esanguratsua zaion testuinguru baten baitan aurkeztea da. Behin edukiak aurkeztuta, errutinen bidez finkatu edo zabaldu ahal izango dituzte, jolasetan aplikatu edo ikerketa eta desafioak ebazteko baliatu.

Erronka Ikastoletan erabilia izan den TXANELA PROIEKTUAren parean kokatu dezakegu; hezkun-tza metodologia eta errealitateak aldatzen doazen heinean gaur egungo pedagogia berritzaileengandik gertuago dagoen materiala delarik.

Ikasleen errealitate hurbilean testuinguratua dago. Eguneroko bizi-tzan ematen diren edo eman daitezkeen egoerekin lotuta dago. Erronkak Curriculumeko diziplina baitako konpetentzia edo gaitasun espezifikoei lotutako hainbat ikaskuntza modu integratuan eskuratzea berma-tzen du, unitate bakoitzaren izaeraren arabera kasuan-kasuan dagozkionak. ERRONKA lau osagaiz osatuta dago: ikaslearen fitxa bilduma, bertsoak, ikus entzunezkoak eta material osagarria.

Pasa den ikasturtean, LH 1. mailako pilotajea egin zen, eta gure ikastolak, honetan, parte hartu zuen. Material txukuna dela eta gure proiektu pedagogikoarekin bat egin dezakeela ondorioztatu eta gero, 2020/21 ikasturtean martxan jartzea erabaki genuen.

Beraz, KIMU ikas materiala gure ikastolako Lehen Hezkuntzako ADAXKA proiektuarekin uztartzen ari gara, hau da, material berria gure egiten, gure metodologia eta testuingurura egokitzen.

Alde batetik, ikasleen liburuetan dauden jarduerak eta proposamenak, analizatu eta aukeraketa bat eginez, gure proiektura gerturatu ditugu. Bestalde, ikas liburuez gain erabiltzen dugun material manipulatiboa ere haratago eraman dugu eta adaxka proiektuaren barnean txertatu dugu, zirkulazio autonomoan, zehazki. Txoko desberdinetako zeregin eta bestelako materialekin batera, KIMUk eskeintzen duen material manipulatiboa ikasleen eskura jarri dugu aukerak zabalduz, esperimentatu dezaten, ezagutzak eraiki ditzaten eta garapenean aurrera egin dezaten.

Amaitu aurretik, material hau bidelaguna dela aipatzea garrantzitsua deritzogu, ekin genion bidearen bidelagun, aukerak ematen dituena. Baina honetaz gain, beste hainbat esparru (denbora eta espazioaren antolaketa, materialaren aukeraketa, irakaslearen papera…) kontuan hartzen ditugu eguneroko jardunean; ikaslea erdigunean egonez eta bakoitzaren erritmoa errespetatzen saiatuz, ikasleen garapen integrala lortzeko helburuarekin.