esakako erdigunea herriaren bihotza eta elkargunea da; erosketak egiteko, haurrak jolasteko, lagunekin elkartzeko, dantzatzeko... Gozamenerako eta ospakizunetarako lekua da lesakarrentzat. Herriko pasabide garrantzitsua den arren, aunitzetan oztopoz eta kotxez betea egon ohi da, horregatik elkarbizitzan oinarritutako plan ordenatu baten beharra ikusi du Udalak. Dagoeneko hasiak diren lan hauekin, biztanle guztien irisgarritasuna bermatu nahi du kolektibo zaurgarrienak bereziki kontuan hartuz.

Guztiontzako erosoa izanen den herri bat lortu nahi da. Eta hori lor-tzeko helburuz enpresa eta adituekin elkarlanean, herriko eragileekin bilerak eginez eta norbanakoen iritziak jasoz, Mugikortasun Plan bat diseinatu du Udalak. Gauzak horrela, aurtengo irailean, Mugikortasun Plan horren lehen faseari ekin dio, Lesakako erdigunetik hasiz.

“Lesaka bizi bat nahi dugu” lelopean, helburu desderdinak jorratzen ditu planak. Lehenik eta behin, herrigunean oinezkoei lehentasuna eman nahi zaie, gainontzeko ibilgailuekin elkarbizitza ahalbideratuz. Halaber, denda eta ostatuen irisgarritasuna eta ikusgarritasuna hobetu nahi da. Umeak kalean lasai jostatzeko aukera izatea eta ikastetxeetara joateko bide seguru eta erosoak bermatzea planaren bertze bi helburu garran-tzitsu dira.

Era berean, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei bideak erraztu nahi zaizkie. Horretarako, bertzeak ber-tze, oztopo arkitektonikoak kenduko dira.

Bukatzeko, bizikleta erabiltzaileei bidea erraztea eta kotxeen erabilera ordenatzea ditu xede planak. Kotxeentzako soilik ziren kaleak bizi-tzaz beteko dira aldaketa hauen ondorioz.

Erdigunea espazio politago, atseginago eta biziago batean bihurtzeaz gain, bertze hainbat onura ekarriko dizkio plan honek herriari: ikastetxeetarako bide seguruak bermatuko dira, kotxeen abiadura motelduko da, denda zein ostatuak irisgarriago bihurtuko dira, gaur egungo traba arkitektonikoak ezabatuko dira, espaloiak errepidearen maila berean kokatuko dira, fatxadetan doazen kableak lurperatuko dira eta herrian oinez bizitzeko ohitura indartuko da, ahal denean kotxea alde batera utziz eta herri biziago bat eraikiz.

Proiektu hau Lesakar guztiekin elkarbanatu zuten. Herritarren bizi-tzan planak izanen duen eraginaz jakitun, haien iritzia jasotzea beharrezkoa ikusi zuen Udalak. Horregatik, proiektua herritarrei aurkeztu, beraien zalantza eta kezkei pertsonalki erantzun eta euren iritzia jasotzeko erakusketa bat antolatzea erabaki zuen. Erakusketa ekainaren 3tik 10era Komentuan (Harriondoa) egon zen ikusgai. Planaren erakusketak, herritar aunitzen interesa piztu zuen, 300 herritar baino gehiagok bisitatu zuen erakusketa.

Erakusketara bertaratu ziren herritarren gehiengoak erdigune biziago, atseginago, irisgarriago eta seguruago bat helburu duen proiektuari babesa eman zion. Bisitarietatik 169k eman zuten beraien iritzia eta horietatik %98,2ak «atsegin dut» erantzun zuen.

Horrez gain, aurkezpen bat ere egin zuten ekainaren 9an Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Bertan, proiektuaren arduraduna den Igor Lopez de Uralde arkitektoak, Ladis Satrustegi alkateak eta Ioar Oteiza zinegotziak herriko erdigunearen eraberritze planaren xehetasun guztiak azaldu zituzten.

Hiru zatitan eginen dira lanak: lehenbizikoan Beheko Plaza eta udaletxearen aitzinaldea, bigarrenean Plaza Zaharretik Matxinbeltzenea aldera doan kalearena eta hirugarrenean zeharbidea den zatia, plazatik Albistur karrika aldera doan zatia. Lanek 532.410,93 euroko (gehi BEZa) aurrekontua dute eta otsailaren bukaerarako amaitzea espero dute.

Ladis Satrustegi alkateak azken egun hauetan “hagitz lanpetuta” ibili dela adierazi digu. Abenduaren 9 eta 10eko euriteek eragin dituzten uholde eta kalteak handiak izan dira eskualdean, “bi aste pasa ditugu euripean eta euriteek ez dute batere lagundu lanak aitzinera eramaten” aipatu digu alkateak. Hala ere, arestian aipatu moduan, lanak inauterietarako bukatuak egonen direla adierazi digu.

Udala Lesakako zerbitzuen Elkarteko kideekin bildu zen proiektua herritarrei aurkeztu baina lehenago. Sandra Legasa elkarteko lehendakariak aipatu digunez, “Udala gurekin harremanetan jarri zen planaren berri emateko. Bilera bat egin genuen elkarrekin proiektuaren nondik norakoak azaltzeko eta bertan gure kezkak argi-tzeko aukera izan genuen”. Obrak kezka eta beldur pixka batekin bizi-tzen ari direla onartu digu, “obrak dendako atean dituztenak dira kaltetuenak eta salmentetan ahalik eta eragin gutxien izatea nahiko genuke”. Onurei buruz galdetuta, bertzeak ber-tze, hauek aipatu ditu: “Lesakan oinez erosketak egitea errazagoa izatea, herri biziagoa, atseginagoa, erakargarriagoa, seguruagoa, politagoa... lor-tzea”.