kasturte honetan, ikaslearen ongizatea kontuan izanik, 1. mailako ikasleak txoko bidez lan egiteko eta ikasteko proiektua martxan jarri dugu. Baina erabaki hau ez da nolanahi hartu. Etapa ezberdinetako irakasleak denbora generaman, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara dagoen transizioari arreta jartzen, aldaketa handia eragiten zuelako haurrengan eta batik bat, haurren ikaskuntza-prozesuan. Gurasoak ere honen inguruan beraien kezka azaltzen zuten.

Besteak beste, irakasle kopurua handitzen zen, ordutegiak haur hezkun-tzan zuen malgutasuna eta funtzionaltasuna galtzen zen, gelaren itsura izugarri aldatzen zen, haurrei eskatutako autoerregulazioa eta autonomia maila oso desberdina zen, jolasteko eta esperimentatzeko momentuak geroz eta eskasagoak ziren, haur hezkuntzan baliabide ezberdinekin lan egiteko aukera zuten eta bat batean 1. mailan liburua zen batik bat erabiltzen zen ikaskuntza baliabidea, beste batzuk gaitzetsiz

Honengatik guztiarengatik, iazko ikasturtea bi etapen arteko salto horri zubia ezarri nahian buru belarri hasi ginen eta aurten ere jarraitzen dugu. Bi etapen arteko irakasleak bildu ginen eta hausnarketa bat egiten joan ginen puntu komunak bilatu nahian. Hortxe jaio zen gure zubia, TXOKOEN BIDEZKO METODOLOGIA zen gure bi etapen artean lotura eman zezakeen ikaskuntza-irakaskuntza prozesua.

Haur Hezkuntzan hasten direnetik, txokoen sistemari esker haurrak bere ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatzen dira eta horregatik lehen hezkuntzan ere bide beretik jarrai-tzeko hautua egitea ezinbestekoa iruditu zitzaigun. Gainera, adin horretako haurraren beharrak eta lan erritmoei errespetatzeko eta lantzeko aukera ematen zigun talde txikitan lan egiten delako. Hemendik aurrera, ordutegia moldatzen hasi ginen, ikasteko materiala eta lan egiteko sistema hautatu genuen, espazioaren antolaketan lan egin genuen eta erabili behar genituen material didaktikoen aukeraketa egin genuen eta beste ikastetxe batzuetara joan ginen beraien txoko sistema ezagutzera....

Aurten ere irakasleok etapen arteko bilerak egiten jarraitzen dugu, ikasturtean hiru aldiz, lankidetza hortatik ondorio oso baikorra sortu direlako eta salto hori zubi bilakatzeko prozesuan jarraitzen dugulako.

Sei txoko ezberdin daude, horietatik hiru matematikarekin eta teknologia berriekin lotuta daude eta beste hirurak irakurketa idazketa prozesuarekin. Bi txokoetan beti material didaktiko manipulagarria dago matematikak lantzeko edo letrekin lan egiteko. Beste bietan, liburuak eta fitxa txostenak daude 1. mailako edukietan formalki lan egiteko. Hirugarren txoko bikotea sormena lantzea eskatzen duena da, maiz aldatzen dira bertako jarduerak. Adibidez: txoko honetan matematikako jolas informatikoak daude, sentimenduen inguruko testuak sortu behar dituzte, natur eta gizarteko erronkak, eskulanak...

Asanblada goxo batekin hasten dute eguna; eta hainbat errutina landu ondoren egunean zehar dituzten txoko bakoitzetako lanak zeintzuk izango diren azaltzen zaizkie. Txoko batetik bestera joateko lan jakin batzuk egin behar dituzte; horiek amaitzean beste txoko batera joan daitezke. Lanean daude, baino beraien erritmora eta gustora. Eguna amaitzerako berriro elkartzen dira asambladan eta kohesio jokoak, Heziketa Emozionaleko (Laguntza Programa) dinamikak eta Hezkidetzako (Skolae programa) jarduerak lantzen ditugu. Honela, elkarbizitzako gaitasunak garatzea, funtsezkoa ikusten dugu haurraren ongizatea bermatzeko.

Honetan guztian, oso garrantzitsua da irakasleak duen behatzaile papera ikaslearen ikaskuntza prozesua ebaluatzeko, ikasle bakoitzak bere erritmoan ikasteko nahiz lan egiteko irakasleak hartzen duen sustatzaile rola eta gela nahiz haur taldeak ongi antolatzeko gaitasuna.