erri eskola ororen zeregin garrantzitsua, belaunaldiz belaunaldi, herriko ondare kulturalaren transmisioa berma-tzea dela sinistuz, urtarrilean programa berezia prestatu genuen herriko txikienek bertako ohiturak ezagutu eta ondare kultural hori jaso zezaten. Izan ere, urtarrilaren 20an herrian San Saastiñak ospatzen baitira herrian eta horregatik, herriko euskalkia eta jaiarekin lotutako zenbait ohitura lantzeko probestu genuen.

Iaz, herriko euskalkia herritarren artean ezagu-tzera eman eta etorkizunean mantentzeko asmoarekin, "Lakuntzeko auskias akordatzen yeiz" egitasmoa aurrrera atera zuen herritar talde batek. Egitasmoarekin bat eginez, eskolako gurasoa den Izaskun Anduezak bere aita den Felipe Anduezari, piperropillen inguruan herriko euskalkian egindako elkarrizketaz gozatzeko aukera izan zuten txikiek.

Feliperen testigantzari esker, Lakuntzako Auskia eskolara hurbiltzeaz gain, piperropillen inguruan asko ikasi genuen: noiz eta zein helbururekin egiten ziren, hauek egiteko osagaiak eta prozedurak zeintzuk diren edo prozesuan suak duen garrantziaz jabetu ginen.

Behin Feliperen azalpenak entzun ostean, gure txanda iritsi zen. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleak izan ziren guztiontzako erosketak egiteko ardura hartu zutenak. Behin osagaiak eskolan genituelarik, ikastalde bakoi-tzak bere orea prestatu eta ikasle bakoitzak bere piperropilla burutzeko aukera izan zuen. Ondoren, piperropillak erretilutan jarri eta taldez talde herriko elkartera gerturatu ginen piperropillak bertan egiteko. Ikaragarri goxoak atera zitzaizkigun!

Badira 3 hamarkada Lakuntzako San Saastiñetan, danborrada ospatzen dela. Gurean ere, ohitura dugu urtarrilaren 19ro gure danborrada txikia egiteko.

Aurten ere, ez genion ohitura honi hutsik egin eta San Saastin bezperan, Haur Hezkuntzako ikasleek danborra gerrian eta txanoa buruan, danborrada emanaldi bikaina eskaini ziguten herriko plazan. Horretarako, LH6.mailako lau ikasle izan zituztelarik gidari.