roiektua aurrera eramateko ikas-komunitatearekin batera, Iruziklo elkartearen laguntza jaso dugu. Elkarte honek, Iruñeko Udalaren eskutik, bizikletaren erabilera eta desplazamendu seguruen inguruko saioak eskaintzen ditu 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Aurreko ikasturtean gure eskolak lehenengo aldiz parte hartu zuen eta oso esperientzia aberasgarria izan zenez, bizikleten inguruan sakontzea erabaki genuen.
Bizikleta garraiobide osasuntsu, seguru, ekologiko eta ekonomikoa den heinean, gure helburua bizikletak eskolako egunerokotasunean integratzea da. Hau da, etxea eta eskola arteko joan-etorrietan eta eskola orduetan egindako kanpo-jardueretan ikasleen desplazamendu aktiboak bultzatzea, hala nola, Iruñeako parkeetara, Planetariora, museo eta ikuskizunetara bizikletaz joatea. Horretarako, lehenengo hiruhilekoan zehar, bizikletaren erabilera menperatzeko oinarrizko gaitasunak garatu, kaleetan barna segurtasunez eta errespetuz zirkula-tzen ikasi eta bizikletaren oinarrizko mekanika landu genuen. Honekin batera, zirkulazio arau eta norberaren babeserako oinarrizko elementuen inguruan hausnartu genuen ere. Ikaskuntza hauekin guztiekin, ikasleen konfiantza, segurtasuna eta modu autonomoan desplazatzeko gaitasuna garatzea erdietsi zen.
Sedentarismoa murrizteko helburuarekin, egunerokotasunean jarduera fisikoa erraztea osasun-lehentasuna bihurtu da, mugikortasun aktiboa ahalbidetzea helburu estrategiko izanik. Mugikortasun aktiboak eredu sozial orekatuago, bidezkoago eta berdintsuagoa sustatzeaz gain, ikasleen osasunean onura zuzenak ditu. Desplazamendu aktiboa energia-gastuaren igoera nabarmena eragiten duen joan-etorri gisa definitzen da eta hainbat ikerketa zientifikek erakutsi dute jarduera fisiko honek ikasleen dimentsio ezberdinetan onurak sor-tzen ditula, hala nola, onura fisikoak, psikologikoak, emozionalak, sozialak eta kognitiboak. Horrela, eskolara eta eskolatik joan-etorri aktiboa egiten duten ikasleek egoera fisiko hobea, autokonfiantza maila handiagoa, autonomia handiagoa eta gehiegizko pisua izateko arrisku txikiagoa dutela frogatu da. Eskolara bizikletaz joatea ariketa fisiko kopurua handitu eta osasunerako onuragarria izateaz gain, denbora eta gastuen murrizketa dakar. Jakin badakigu ere, haurtzaroa eta nerabezaroa etorkizuneko bizi-ohiturak bereganatu eta garatzeko etapa erabakigarria dela. Hortaz, bene-benetako helburua gure ikasleen artean bizi-ohitura aktibo eta osasuntsuak garatzen laguntzea da.
Aurki indarrean jarriko den hezkuntzako curriculum berriak “bizikletentzako bide hezkuntza, mugikortasun seguru, osasuntsu eta iraunkorra gara-tzea” identifikatu du, lehenengo aldiz, bere helburuen artean. Gure ustez oso berri ona da eta eskolak hartutako ildoa indartu egiten du, Gorputz Hezkuntzako helburu propioa bihurtuz eta beste ikasgaiekin elkarlana sustatzea lagunduz. Honek ere inguruko beste eskolekin jarduera komunak antolatzeko erraztasunak jarriko dizkigu.
Zoritxarrez gure ikasleriaren parte garrantzitsu batek ez du bizikletaz desplazatzeko beharrezkoa den materiala erosteko baliabide ekonomikorik edota etxean gordetzeko leku nahikorik. Honek bizi-estilo aktiboa sustatze bidean arazo handia suposatzen du. Proiektuak bere gain hartzen dituen jarduerak antolatu eta aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak Hezkun-tza Sailak eskainitako Berrikuntza proiektuei esker lortu genituen. Deialdi honi esker, bizikletak, babes-materiala eta konponketetarako materiala erosteko aukera izan genuen.
Honek ere, udaberriarekin batera, ikasleriaren artean martxan jarriko dugun mailegu zerbitzua ahalbidetu du. Etxea eta eskola arteko joan-etorria bizikletaz egiteko baliabideak ez dituzten ikasleei beharrezko materiala uzteko aukera izango dugu.
Ikasturte amaieran eta, berriz ere, Iruziklo elkartearen laguntzaz, Bizibusa sustatu nahi dugu Iturramako institutuarekin batera. Bizibusa, elkarrekin eta modu antolatuan (ibilbide eta ordutegi zehatzekin) ikastetxera bizikletaz desplazatzen den ikasle taldea da. 6. mailako ikasleak heldu den urtean Alde Zaharretik Iturramara egingo duten ibilbidea modu aktibo eta seguruan egin dezaten lan-dinamika martxan jartzen saiatuko gara.