iruñea. Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) antolatutako Juul Kanpainaren bitartez egindako hauteskundeei esker, Nafarroako ikastoletako haurrek, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Iparraldeko beste hainbat ikastolakoetakoekin batera, urteko euskal liburu hoberenak aukeratu zituzten atzo.
Bozketak zazpi kategoria desberdinetan banatu ziren. A kategorian (3-6 urte) 2.599 boto bildu ziren denetara, eta Felipe Ugalderen Amets handi bat suertatu zen garaile.
B kategoriari (6 - 8 urte) dagokionez, Josu Waliñoren Hortza galdu du Jonek izan zen boto gehien bildu zituena, jasotako 2.956 botoen artean. 8 eta 10 urte bitartekoek Toti Martinez de Lezearen Nur eta herensugearen tenplua aukeratu zuten liburu onena bezala, eta 10 eta 12 urte bitartekoek idazle berdinaren Nur eta magia kanpamentua gustokoena izan zuten bitartean.
Jasone Osorok idatzitako Ezekiel izan zen 12 eta 16 urte bitartekoen aukera, eta Fernando Morilloren Bilbo samurai Batxilergoan daudenentzat (16-18 urte) gustukoena.
Aurtengoan, liburu hoberenez gain, ikasleek ilustratzaile onenak aukeratzerik ere izan zuten. Hala, bozketaren sail honetan jaso ziren 7.473 botoek adierazi zutenari jarraituz, Juan Luis Landa, Patxi Gallego, Mikel Valverde, Jokin Mitxelena eta Felipe Ugalde ilustratzeaileak izan ziren irabazleak, orden honetan.
Denetara, 16.035 boto bildu ziren Juul Kanpainaren baitan biltzen den hauteskundearen XIII. edizio honetan, liburuen sailari dagokionez (aipatu ilustratzaileek kategoriakoez gain).
NIE-ko Juul Kanpainaren antolatzaileek adierazi izan dutenez, Juul kanpainaren helburu nagusia "Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna elikatzea" da. Horretaz gainera, ikasleek hauteskundeen errealitatea ezagutu eta ulertzeko aukera izan dute, izan ere, prozesu guztian zehar beraiek izan baitira protagonista: bai botoa ematerakoan, bai antolaketa lanetan, bozka mahaietan etab. Antolakuntza lanetan ibili direnek egun eta izen berezia aukeratu duten hauteskundeak ospatzeko. Alde batetik apirila, literaturari dagokionez, hilabete garrantzitsua delako (Liburuaren Eguna eta Haur eta Gazte Literaturaren eguna ospa-tzen dira).
Bestetik, eta kanpainaren izenari dagokionez, Juul, Gregie de Maeyer idazleFlandriarraren pertsonaia ezaguna da. Bere istorio gogor eta garratzaren bidez, haurren kritikek eta bulling deritzonak dakar-tzaten ondorioak uztartzen dira. Idazlea 1998ko uztailaren 2an, biho-tzekoak jota, hil zen, eta hari zuzendutako omenaldia da kanpainaren izena.