ezagutzen al duzu Japoniako karpen kondaira?”. Euskal Herriko rap taldeen egoeraz itaunduta, galdera bat dakar bueltan Rayco Sánchezek, Norte Apache taldeko kideak, erantzunak bilatzen hasi aurretik. “Ba horrelakoxea izango da gure etorkizuna”. Japoniako kontakizun zahar batez ari da, Koi arrainei buruzkoa, hain zuzen ere. Ibaiaren kontrako noranzkoan igerian hasi ziren, baina uraren indarrak karpa gehienak uxatu zituen. Batzuek, ordea, gogor borrokatu zuten ibaian gora egiteko eta helmugara iritsitakoan, sari gisa, dragoi arrain bihurtu ziren.

“Euskaraz rapeatzen dugunok ere ikasi dugu kontrako norantzan igerian, baina errekaren sorburura heltzean dragoi bilakatuko gara”, dio, baikor. Iragarpenak iragarpen, gogo-tsu dabiltza igerian euskal taldeak azken urte hauetan, hasierak errazak izan ez baziren ere.

Duela hamasei urte kaleratu zuen Selektah Kolektiboa taldeak izen bera daraman diskoa, euren lehenengoa, euskal raparen munduan aitzindari bihurtu zituena. “Fermin Muguruzaren Negu Gorriak-ekoek antzeko zeozer egiten zuten, baina berez euskarazko rapean aritu ziren lehenengoak Selektahkoak izan ziren”, oroitzen du Elena Caballerok, La Basu artistaren atzean dagoen bilbotarrak. “Kontzertu oso bat euskaraz... flipatu egiten genuen denok”, kontatzen du. Hernaniko jaietan hasi zen talde beteranoak, ordea, desegitea erabaki zuen 2005ean. Etorkizuna zalantzaz betea zegoen orduan eta entzuten ziren izenak ere ez ziren oso ugariak. “MAK zegoen, Kodigo Norte eta beste batzuk, gu tartean, baina oso euskarazko rap gutxi zegoen”, dio Endika Lahainek, 2000. urtean 121 Krew proiektua hasi zuen gazte barakaldarrak.

Eztanda eta egonkortzea Hutsune horren aurrean euskal rapak indarrak batzea erabaki zuen eta talde berriak sortzen hasi dira azkenengo urteetan. Zerrenda gero eta luzeagoa da, eta izen horien oihartzuna ere inoiz baino nabariagoa. Egonkortze desiratua lortzeko bidean, talde dexente izan ziren iaz disko berria ateratzeko abenturan murgildu zirenak: Iparralde eta Getxo batu dituen 2ZIO hirukotea, 2007an jaiotako Norte Apache, Manugaitz, Gatom, La Basu, Kodigo Norte edota Suaia eta Lahaine (Endika Lahaine beraren eta Gorka Suaiaren proiektua). Horiez gain, beste hainbat ere badira gaur egun lanean ari diren euskal artistak; Norzzone, Revolta Permanent edo Donostiako 100% Gourmet estudioa dira horren adibide garbia.

Ilusioa ezkutatu ezinik, 2015a “urte zoragarria” izan dela aitortzen dute La Basuk eta Lahainek. “Durangoko Azokan egon nintzen, Taupadak-en txokoan, eta rap talde guztiak diskoak saltzen ibili ginen; hori ez da beti gertatzen, beraz, mantendu behar gara eta gorantza joan”, kontatzen du neska bilbotarrak.

Gorago ageri diren izenen artean askotan entzun da 2ZIOrena hilabete hauetan, raparen mundura hain estu lotuta ez dauden entzuleak erakartzea lortu duena. “Pixkanaka-pixkanaka jende berria hurbiltzen hasi da eta bigarren diskoak oihar-tzun handiagoa izan du”, azpimarra-tzen du Odei Barrosok. Iritzi berekoa da Rayco, Norte Apacheren emanaldietara, rap zaleez gain, “euskal kultura maite duten asko” ere joaten direla azalduz. Lahaine ere baikorra da zentzu horretan, baina oraindik ere euskal rapa publiko zabalarekin konektatzeko beharra sumatzen du.

Euskaraz egindako errimak hurbiltzeko zereginean nabarmen-tzekoa da Asier Martinek sortutako Euskal Hip Hop Herria webgunea. Duela lau urte jarri zuen martxan, ez baitzuen aurkitzen “gure taldeen maketa eta disko guztiak biltzen zuen tokirik”. Bere denbora librean elikatuz doan komunitate gero eta zabalago horrek aukera eman dio urteetako eboluzioa hurbiletik jarraitzeko, eta asko ere izan dira berarekin kontaktuan jarri izan diren artistak. “Jende asko dago gauza interesgarriak egiten eta webgunean ikusgarritasuna daukate, bata bestearen alboan kokatuta daude talde txikien eta handiagoen lanak”, zehazten du.

eUSKARAREN HAUTUA Bere hip hoparen herri horretan euskaraz eta gaztelaniaz kantatzen duten artistak ba-tzen baditu ere, lehenengoak “bereziak” direla aitortzen du Martinek. “Letretan, mezuan sumatzen da euskaldunak garela, erabiltzen dugun hizkuntzaz gain”, dio.

Elkarrizketatutako guztiek ere bat egiten dute euskal raparen izaera errebindikatiboa nabarmentzean, eredu komertzialaz harago doan nortasun borrokatzailean eta euskararen aldeko konpromiso sendoan. “Gure kasuan euskararena naturala izan zen”, argitzen du Odei Barrosok. “Eta zergatik ez euskaraz?” -galdegiten du Raycok- “brutala da Europako hizkuntzarik zaharrena musika modernoarekin nahastea”.

GizonEN MUNDUA Kantuak zihoen moduan, This is a man’s world. La Basu, Aneguria edo Fani (Nizuri Tazuneri) bezalako emakumeak oholtza indarrez zapaltzen duten arren, oraindik gizonezkoak dira nagusi euskal raparen munduan.

La Basu da bide horretan lehenengo pausoak eman zituena, “orain dela ia 20 urte”. Tarte horretan “denbora dexente” egon da bakarrik, kontatzen duenez, raparen eta hip hoparen munduari lotuta heltzen zaizkigun estereotipo matxista guztien ondorioz. Zentzu horretan egoerak ez duela hobera egin kritikatzen du: “Esango nuke orain lehen baino txarrago gaudela; askok pentsatzen dute emakumeok ezin dugula rapa egin, baina ozen diogu gu hemen gaudela”.

Oztopoen gainetik gogotsu begira-tzen dio etorkizunari, bera ere, gainerako euskal raperoak bezala, sendotu egin delako urteetan zehar kontrako noranzkoan igerian.

Las dos caras de la moneda

Norte Apache. El pasado 2015 ha sido un año agridulce para la banda formada por Rayco, Aitor e Ibon. Tan solo unos meses después de la publicación de su último disco, Juanito Laguna, el grupo decidió decir adiós al proyecto que iniciaron en 2007. El 23 de diciembre hicieron pública su despedida a través de Facebook, agradeciendo el apoyo de todos sus seguidores.

121 Krew. Mientras unos se bajan de los escenarios otros preparan su vuelta. Es el caso de los barakaldarras 121 Krew, que se reencontrarán con el público en el decimoquinto aniversario de la banda, a través de un proyecto que incluye la grabación de un disco, desvela Endika Lahaine. “Nosotros ya nos despedimos así que será algo puntual, una forma especial de celebrar”, explica.